Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2022 ABU 26

AIZKORRI KALEKO ESKAILEREN ORDEZ OINEZKOENTZAKO ARRAPALA BAT JARRI DA

Donostiako Udalak obra interesgarri bat egin du Aizkorri kaleko bizilagunentzat, Antigua auzoan.

Inguru horretan zeuden eskaileren ordez, oinezkoentzako pasabide bat jarri da. “Alde horretako arkitektura-oztopoa kendu nahi genuen, eta kale horretako 54. eta 75. zenbakien arteko sarbidea erraztu, atseginagoa egin eta segurtasuna indartuâ€, adierazi du Miguel Angel Díez Hiri Mantentzeko zinegotziak.

Obrak segurtasun-arloko araudia betetzen du, 77.415 €-ren kostua izan du eta bi hilabetez aritu dira obra burura eramateko lanak egiten.

Eskailera-maila ugari kendu dira, eta, horrez gain, pasabidea zabaldu eta ur-hornidurako hodia ere berritu da. Bidearen kota jaisteko, indusketa-lan handi bat egin behar izan da, eta kale bereko hainbat blokeri zerbitzu ematen dien saneamendu-sarearen zati bat ere berritu behar izan da.

Obra errematatzeko, luminariak aldatu dira, argiztapena eskasa zen eta. Horrez gain, bi eskubandako baranda bat jarri da, Bentaberriko ibarbidera erortzeko arriskutik babesteko

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE