Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2021 EKA 23

ORAIN ERE EMAITZA ONAK EMAN DITU DONOSTIAK AIREAREN ETA URAREN KALITATEAN

Donostiak emaitza bikainak lortzen jarraitzen du airearen eta uraren kalitateari buruzko analisietan. 2020ari buruzko Jasangarritasun Txosteneko datuak dira. Era berean, txosten horretan, pixka bat behera egin dute sortutako hondakin kopuruari eta kutsadura akustikori buruzko datuek.

Hala, Ekologiako zinegotzi Marisol Garmendia sozialistak, zera adierazi du: “pentsatzekoa zen bezala, pandemiak eta biztanleriaren konfinamenduak baldintzatu egin dute Jasangarritasun Txostenaren emaitza. Baldintzatze horren arrastoa alderdi batean baino gehiagotan ikusten da; mugikortasunean, energiaren kontsumoan eta merkataritzaren eta ekonomiaren jardueretan, esate baterako. Gauzak bere onera itzulitakoan, azkeneko urteotako joerara itzuliko dira alderdi horiek berriz ereâ€. Klima Aldaketaren aurkako Planaren eta DSS Klima 2050 planaren inguruan antolatutako 50 adierazle eta datu esanguratsu baino gehiago ditu txostenak.

Garmendiak azpimarratu duenez, “pandemiaren eraginak Donostiako ingurumen parametro batzuk hobetzen lagundu du. Horrek, kontzientzia handiagoa hartzen lagundu behar digu denoi hala denoi ere. Bi gauzatan: kutsadura akustikoaren eta garraio motordunek eragindako kutsaduraren indizeak murrizten jarraitu beharrean, batetik, eta klima aldaketaren aurkako borrokarako mesedegarri diren ohitura iraunkorragoen eta osasungarriagoen alde egiten, bestetikâ€.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE