Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2024 MAI 17

DONOSTIAK 2024KO BERRIKUNTZA PLANA ABIARAZI DU 5,6 MILIOI EUROREKIN

Planaren helburua, Donostia Sustapenaren bitartez martxan jarrita, hiriko ekonomia eta enplegua bultzatuko duten proiektu berritzaileak garatzea da, pertsonak erdigunean jarriz eta ekosistemako eragileekin elkarlanean arituz.

Ekonomiako eta Bertako Enplegurako zinegotzigoak, Donostia Sustapenaren bitartez, 2024ko Berrikuntza Plana aurkeztu du, hiriaren etorkizuneko erronkei erantzuteko kudeaketa-eredu berri bat barne hartzen duena.

Udalak berrikuntzaren alde egindako apustua Udal Sozietatearen jarduera-memorian islatzen da, 2023an sozietateak 2.564 pertsonari arreta egin zien, 1.352 enpresari bidean lagundu zien eta 295 ekintzailetza-proiektu babestu zituen (horietatik % 44 proiektu berritzaileak izan ziren). Gainera, 2 milioi euro inguru inbertitu ziren kontratazioari eta enplegua sortzeari laguntzeko programetan, eta 1.697 enplegu berri sortzen lagundu zen.

Ezagutzan, zientzian eta berrikuntzan oinarritutako kudeaketa-eredu baten alde egindako apustuari esker, gaur egun Donostia Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria da, eta Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareari atxikitako 29 ikertegi finkatzea lortu du. 2022an I+G+Bn egindako inbertsioa 325,4 milioi eurokoa izan zen, hau da, hiriko BPGaren % 3,7. Hori guztia, 5.954 pertsona enplegatzen dituen ekosistema batean.

Ane Oyarbide Ekonomiako eta Bertako Enplegurako zinegotziarentzat, "pandemia gaindituta, eta adierazleek Donostia egoera onean dagoela islatzen badute ere, bultzada berri bat emateko unea da, berrikuntza aldaketarako palanka gisa hartuta, hiriko erronkei aurre egin ahal izateko. Helburua Donostiak enpresa sare berritzailea izatea da, bertako gazteentzat kalitatezko enplegua eta aukerak sortzeko gaitasuna duena ".

 

Egungo egoera egonkorra eta goranzkoa izan arren, hiriak hainbat erronkari egin behar die aurre, hala nola:

• Irtenbide berritzaileak bilatu behar ditu jasangarritasuna eta hiri eraldaketa bermatzeko.

• Kalitatezko enplegua sorraraziko duen enpresa-ehun sendo bat garatzea eta finkatzea beharrezkoa da.

• Tokiko Talentua garatu eta trebatu beharra dago.

• Teknologia- eta ezagutza-transferentziarako ibilbideak sortzea.

• Hiri ekonomiaren sektore tradizionalak (merkataritza, ostalaritza eta turismoa) eraldatzea.

• Hiriaren erakargarritasuna eta nazioarteko posizionamendua landu behar dira.

 

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE