Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2021 MAI 31

DONOSTIAK KANPAINA BAT HASI DU PLASTIKOAREN ERABILERA MURRIZTEKO HIRIAN

Producto Producto

Donostiako Udalak, Ekologia zinegotzigoaren bitartez, hirian erabilera bakarreko plastikozko ontzien eta poltsen gehiegizko kontsumoari aurre egitea erabaki du. Horregatik, "Zero Plastik" lelopean, kontzientziazio-kanpaina bat diseinatu da ekaina osoan zehar gauzatuko dena. Hainbat ekitaldi, tailer eta erakusketa egingo dira enpresa komertzialekin, supermerkatuekin, heziketa-zentroekin, kultur festibalekin eta hiriko kirol ekitaldien antolatzaileekin.

Marisol Garmendiak, Ekologia zinegotziak, adierazi duenez, "Klima DSS2050 Ekintza Planaren barruan aurrerapausoak ematen jarraitu nahi ditugu Klima Aldaketaren aurkako borrokarekin jarraitu ahal izateko, eta honako ekimenak, hogei bat merkataritza-kate eta donostiar kirol eta kultura erakundeek babestuta, aurrerapauso garrantzitsua da guztion esfortzuarekin eta konpromisoarekin helburu komuna lortzeko: hiri-ingurune hobea eta ingurumena gehiago errespetatzen duen hiria lortzea hain zuzen".

2020an diseinatutako plastikoen estrategian jasotzen den bezala, urtean 6.500 tona plastikozko ontzi arin sortzen dira hirian, handituz doan kopurua, eta horretatik %50a inguru gaika biltzen dira. 2019an bildu ziren plastikozko ontzi arinen 3.270 tona hondakinetatik, %16a PET motako plastikoak dira (ur eta freskagarri botilak, olio-ontziak, kosmetikoak eta sendagaiak), %8a PEAD motako plastikoak (erosketa-poltsak, esneki-botilak, xanpu-ontziak), %56a PEBD motako plastikoak dira eta %20a gainerako plastikoak eta nahasketak dira (San Markoseko Mankomunitatea, 2019).

Sortutako arazoaz jabetuta, Udalak plastikozko erabilera murrizteko estrategia bat prestatu du, erabilera bakarreko plastikozko hondakinak eta plastikozko ontziak ez sortzeko. Zero Plastik estrategiaren bidez, Udalak epe ertain-luzeko estrategia bat jarri du martxan, denboran iraungo duena eta honako helburu hauek lortzeko abiatuta izan dena:

• Ontzien erabilera %17ra murriztu, ontzien eta erabilera bakarreko plastikozko produktuen erabilera arduratsua sustatzea.

• Plastikozko ontzien hondakinen gaikako bilketa %55era handitu.

• Ingurumenean hondakin plastikoen abandonua ahalik eta gehien murriztu.

• Ezinbestekoak ez diren erabilera bakarreko plastikoak udal- eraikin eta -bulegoetatik kendu.

• Udal-eraikin eta -bulegoetan plastiko biodegradaezin guztiak ordezkatu, betiere aldaketa horrek ingurumen-abantaila dakarren aplikazioetan.

Garmendiak azpimarratzen duen bezala, “gaur aurkeztu den proiektua Donostiako herritarrak plastikozko ontzien eta poltsen gehiegizko erabilera murrizteko beharraz inplikatu eta kontzientziatu nahi ditu. Ontzi eta poltsa horiek, askotan, bide publikoan edo hondartzetan uzten dira, eta ondorioz, itsasoa kutsatzen dute, horrek kate trofikoari kalte eginez, eta zuzenean itsas ekosistemei, kostaldeko turismo-eremuetako ekonomiari eta pertsonen osasunari eginikoaâ€.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE