Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2022 URR 18

DONOSTIA LEHENENGO “BIZIGARBIAK” JARTZEN HASI DA

Intxaurrondoko Arrobitxulo parkeak hiriko lehen Bizigarbi izango du. Dagoeneko egin da obra zibila, eta plataforma bat sortu da. Plataforma horren gainean kokatuko da garbiketa-estazioa, eta ur-hartuneak eta soberakina biltzekoak egin dira.

Miguel Ángel Díez Hiri Mantenimenduko zinegotziak adierazi duenez, “bizigarbi horiek hainbat gunetan jarriko ditugu, erabiltzaileei bizikletak errazago garbitzeko, hiriko, mendiko edo errepideko txirrindulariei. Doakoa izango den zerbitzu honi bizikletaren erabiltzaileek harrera ona emango diotela deritzagu; izan ere, behe-presioan garbitu ahal izango dituzte, bizikletaren osagaietan kalterik ez izateko, hala nola kojineteetan, palanketan edo esekiduretan.”

Arrobitxuloko Bizigarbia bidegorriaren ibilbidearen ondoan dago. Ur-mahuka, bizikleta jartzeko astoa eta garbiketarako berariazko osagarriak ditu. Hiriko Udalaren irudi korporatiboarekin diseinatu da.

Arrobitxulon ez ezik, laster beste Bizigarbi bat jarriko da Txominen, bidegorriaren ondoan. Hirugarren garbiketa-estazio bat, sinpleagoa, Altzako Harria parkean jarriko da.

Oraingo honetan, goiko aldean barra batzuk dituen zutoin bat da, bizikleta jarri eta garbitu ahal izateko, adierazi du Díezek. Ur-fluxua mailakatzeko ahokoa eta bizikleta behar bezala garbitzeko bi eskuila ditu.

Laster martxan jarriko diren lehen hiru bizgarbiak dira, baina asmoa hiriko beste leku batzuetan geltoki berriak jartzen jarraitzea da.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE