Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2022 AZA 23

INDARKERIA MATXISTAREN AURKAKO KANPAINA AURKEZTU DA

Azaroaren 25ean, ostiralean, Emakumeen kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna izango da, eta Donostiako Udalak gizarte honetako gaitz horri aurre egiteko kanpaina bat diseinatu du, bai eta hainbat jarduera prestatu ere.

«Indarkeria sexistak aldaera asko ditu», adierazi du Ane Oyarbide Berdintasuneko zinegotziak. «Adin, jatorri, erlijio eta kultura guztietako emakumeok kultura patriarkala nagusi delako pairatzen dugu indarkeria mota hori, gizonak oraindik ere emakumeak baino are botere handiagoa duelako. Bide luzea dago egiteko beharrezko eta bidezko berdintasuna lortzeko».

Emakumeak eta haien gorputzak, sexu-aukerak eta bizimoduak kontrolatzeko ohiko ereduei, kalera irteteko kontrolari, mugikorraren kontrolari eta halakoei, azkenaldian, kontrol digitala gehitu behar zaie, emakumeen -batez ere emakume gazteen- aurkako jazarpena baita hor nagusi.

«Donostiak, Gipuzkoak eta Euskadik bezala, oraindik ere pairatzen du gizarte gisa lotsatzen gaituen gaitz hori», Oyarbidek nabarmendu duenez. Azken urteotan, nabarmen handitu da indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei ematen zaien arreta: 2019an, 362 emakume artatu ziren, hamar harrera-etxebizitzatan. 2020an 443 emakume, sei pisutan, eta iaz 486 emakume hartu ziren, bost pisutan. Hazkunde jasanezina da gizarte aurrerakoi eta berdinzale batentzat.

Aurten ere, Donostiako Udalak erasoen aurkako kanpaina bat prestatu du, Usandizaga institutuko Diseinu Grafikoko goi-mailako ikasle eta irakasleen laguntzarekin.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE