Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2023 EKA 16

FESTETAN ERE ASKE! INDARKERIA SEXISTARIK EZ!

Donostiako Udaleko Berdintasun Atalak eraso sexisten eta indarkeria matxistaren aurkako kanpaina bat prestatu du udan egiten diren jaiei begira.

«Festetan ere aske, Indarkeria sexistarik ez!», da aurtengo leloa, Ane Oyarbide jarduneko Berdintasuneko zinegotziak adierazi duenez.

Oyarbidek adierazi duenez, «Ohikoa den moduan, hiriak indarkeria sexista mota oro arbuiatzen duela ikusarazi nahi dugu, eta herritarrak sentsibilizatu nahi ditugu, errespetuan ez ezik, edozein eraso sexista salatzeko eta ez isilarazteko premian ere».

Kanpaina hori egiteko, informazio baliagarria duten hainbat material prestatu dira lau hizkuntzatan: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez, eta neska-mutilei zuzenduta daude. Horiez gain, kanpainaren leloa duten txapak, eskumuturrekoak, eta itsasgarriak prestatu dira (azken horiek ekimenean parte hartu nahi duten tabernetan jarriko dira). Era berean, udaletxeko alboko balkoian jarriko den pankarta bat ere prestatu da.

«Gainera, iaz egin genuen bezala, Bulebarreko prentsa-kiosko zaharra berriz ere puntu morea izango da jaietako indarkeria matxisten aurrean informazioa, prebentzioa eta arreta emateko», Adierazi du Berdintasuneko zinegotziak. «Puntu horretan, indarkeria eta jokabide matxisten inguruko sentsibilizazioa eskainiko da, eta botere- zein menderatze-joerak eta -harremanak prebenitzeko premiaz ohartaraziko da. Era berean, errespetuan oinarritutako harreman afektibo-sexualak sustatuko dira eta festetan gerta daitezkeen indarkeria matxistako kasuei erantzungo zaie» azaldu du.

Donostian, udan, bisitari asko etortzen dira hirian egun batzuk pasatzera. Horregatik, turistak maiz joaten diren eremuetan egingo da kanpaina, hala nola hondartzetako taberna eta kabina kolektiboetan, hotel, ostatu eta bestelako establezimendu turistikoetan eta ostalaritza-establezimenduetan.

4.000 liburuxka jarri dira eskuragarri euskaraz eta gaztelaniaz mutilentzat, beste 4.000 neskentzat; 1.000 liburuxka frantsesez eta ingelesez mutilentzat, beste 1.000 liburuxka frantsesez eta ingelesez neskentzat; 100.000 liburuxka euskaraz eta gaztelaniaz, herritar guztientzat, eta beste 2.000 gehiago frantsesez eta ingelesez. Horrekin batera, kanpainaren leloa duten 5.000 txapa, 12.500 eskumuturreko luminiszente, tabernetarako 1.000 itsasgarri prestatu dira, baita 16.000 txartel ere arestian aipatutako lau hizkuntzetan. Era berean, eraso sexisten kasuetarako protokoloaren 1.000 ale prestatu dira, ostalaritza-establezimenduetarako.

Tabernetan materiala banatzeko eta informazio-gune bat jartzeko kanpaina ekainaren 23an hasiko da, San Juan jaietarako (puntu bat Kursaaleko zubian), eta jai hauetan egongo da martxan: Jazzaldian (puntu bat Kursaaleko zubian), Karmengo jaietan (puntu bat portuan), Groseko Zipotz jaietan (puntu bat Katalunia plazan), Aste Nagusian (puntu bat Bulebarreko kioskoan), Euskal jaietan, estropada-igandeetan (puntu bat Bulebarreko kioskoan), Egiako Porrotxo jaietan (puntu bat Karmengo Ama kalean) eta abenduaren 21ean, Santo Tomas egunean (puntu bat Bulebarreko kioskoan).

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE