Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2022 AZA 03

LORE ETA LANDARE BANAKETA BERRIA

Datorren astean, azaroaren 7an, 8an eta 9an, Donostiako Udaleko Parke eta Lorategi Sailak, Ekologia zinegotzigoaren ekimenez, hiriko parkeetatik orain erretiratzen diren udako denboraldiko loreak eta landareak banatuko ditu berriro doan, neguko garaia landatzeko.

30.000 landare eta lore banatuko dira, begonia, dalia, tagete, geranio eta abarren artean. Landare horiek hiriko lorategiak apaindu dituzte udan, eta orain bigarren bizitza bat bilatzen ari dira interesa dutenen etxeetan.

Azaroaren 7an, astelehenean, Ramon Labayen plazan izango da banaketa, asteartean, hilak 8, Ondarreta pasealekuan, eta azaroaren 9an, asteazkenean, Pio XII.a plazan, Amara Plaza hotelaren aurrean.

Loreak. % 80 zur-zuntzez eta % 20 zohikatzez egindako ontzi biodrainagarri batean banatzen dira, hazkuntza ekologikorako egokiak direnak. Horiekin batera, % 100 birzikla daitekeen poltsa bat eta ekimenaren azalpen-orri bat ematen dira.

Hirugarren aldia da lorategietako loreak eta landareak herritar interesatuen artean banatzen direla.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE