Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2022 AZA 02

12 MILIOI EURO BAINO GEHIAGO HIRI-BERRONERATZE INTEGRALERAKO

Fatxadak eta estalkiak birgaitzea eta etxebizitza-eraikinetan eguzki-plakak instalatzea. Horiek izango dira plan honetako jarduerarik nabarmenenak. Hiri-berroneratze integraleko plan honetan garatu beharreko jarduketak pixkanaka burutuko dira 2025era arte.

Gaur goizean aurkeztu da Donostiako Udalean Altzako hiri-berroneratze integralerako proiektua. Proiektuak 12.470.000 €-ko inbertsioa eragingo du, eta Eusko Jaurlaritzak 9.463.000 €-ko ekarpena egingo du. Proiektuan, Donostiako Sustapenaz gain, Etxegintzak, Ingurumenak, Hiri Mantentzeak eta Proiektu eta Obrek ere parte hartzen dute.

Altza da Donostian etxebizitza gehien biltzen dituen auzoetako bat, 8.997 etxebizitza baititu 1.181 ataritan banatuta. Auzoko eraikinen %85,8 1981 baino lehen eraikita daude, eta hiriko batez besteko errenta pertsonal txikiena dute.

Lanbideren abuztuko datuen arabera, auzoak (19.576 bizilagun) 988 pertsona ditu langabezian, eta guztizkoaren % 5 hartzen du. % 56,3 emakumeak dira, eta 35‑54 urteko tartea da kaltetuena, ia 500 pertsona baitaude lanik gabe.

12.470.000 €-ko inbertsioa auzoko gune kalteberenetan egingo da: Harria, Arriaga, Arrizar, Roteta, Casares eta Santa Bárbara. Plan horren bidez, berroneratzeko jarduketak egingo dira, bai bizitegi eraikinetan, bai azpiegituran, berrurbanizazioan eta kutsatutako lursailak lehengoratzean, eta, horretarako, hiri-eremua, berdeguneak eta irisgarritasuna hobetuko dira. Esku-hartze horiek guztiek eragina izango dute auzoan, energia-gastua eta CO2 isuriak murriztuz.

Jarduera-ildo nagusiak honako hauek izango dira:

Bizitegi eraikinak birgaitzea

Altzako kalteberatasun handiko eremuetan 12 atari eta 124 etxebizitza erabat birgaitzea aurreikusten da. Eraikinetan egingo diren esku-hartzeetan honako hauek sartuko dira: energia‑birgaitze inguratzailea (fatxada eta estalkia), suteen aurkako babesa hobetzea, plaka fotovoltaikoak jartzea, galdarak ordeztea eta irisgarritasuna hobetzea, hala nola zero kotako igogailuak.

Berrurbanizazioa eraiki gabeko espazioetan

Harria-Pikabea parkeko jarduketak barne hartzen ditu, irisgarritasuna hobetzeko eta amiantoz kutsatutako lurrak berreskuratzeko, hiri-espazioa handituz eta parke publikoa sortuz. Plaza eta kaleetako zuhaiztiak birnaturalizatzeko jarduerak, eta, Auditz Akularren kasuan, errekak birnaturalizatzeko jarduerak. Energia berriztagarria mintegi publikoetan, drainatze-sistema jasangarriak eta irisgarritasun-arazoak konpontzea.

Hurbiltasun Bulegoa

Hurbiltasun Bulego bat jarriko da martxan, eko-birgaitzea laguntzeko eta bultzatzeko egitura batekin, eta Energia Eraginkortasuna hobetzeko inbertsioen erreferente eta katalizatzaile gisa jardungo du, eta esku-hartzeen laguntzak bideratuko ditu. Sentsibilizatu, erakarri eta herritarrei laguntzeko zerbitzu bat eskainiko du, jarduerak burutzeko. Gainera, hiri-berroneratzeari buruzko elkarlaneko hausnarketa-prozesu bat egingo da herritarrekin eta funtsezko eragileekin.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE