Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2022 EKA 30

MARISOL GARMENDIA: “MUGIKORTASUNAK IRTENBIDE ADOSTUAK ESKATZEN DITU, EZ ARAZO BERRIAK SORTZEA”

Donostiako Sozialisten bozeramaile Marisol Garmendiak hiri-mugikortasun iraunkorreko “politika bat eskatu du Donostian, zerikusia duten alderdi eta erakundeekin adostuta. Ezin dugu hirugarrenei eragiten dien planik egin erabakiak alde bakarretik hartuz, aldez aurretik alternatibak eta irtenbideak negoziatu gabe.”

Garmendiak Gipuzkoa Plazako hiriarteko lineen geltokiak hiriaren erdialdeko beste gune batera eramatearen inguruko polemikari buruz bere jarrera adierazi du. “Donostiako Sozialistok garraio publikoaren, hiri-garraioaren eta hiriarteko garraioaren alde egon gara eta egongo gara beti. Egunero milaka dira garraio kolektiboaren erabiltzaileak, baita Donostiara hurbiltzen diren herrietakoak eta lurraldeko edozein udalerritan lan egiten duten donostiarrak ere. Kontua ez da arazoak sortzea, baizik eta adostutako konponbideak lortzea.”

Zentzu horretan, Garmendiak, Mugikortasuneko foru diputatua izan zenak, eskatu du mugikortasunaren eta garraioaren arloko udal eta foru arduradunak hitz egitera, partekatzera eta alternatiba bideragarriak eta adostasunezkoak bilatzera eser daitezela, pertsonen mugikortasunari, batez ere garraio publikoari, eragiten dion trafikoaren beharrezko berrantolaketarako. “Hiriko eta hiriarteko autobus-linea jakin batzuetarako kokapen bat edo bestea bilatzeaz gain, premiazkoa da mugikortasun-plan integral bat egitea, inplikatutako alde guztiak bilduko dituena, hala nola garraio publikoa, oinezkoak, bizikleta-erabiltzaileak, motorrak, bizilagunak, merkatariak eta beste produkzio-sektore batzuk. Arlo honetako irtenbideak ez dira makila magikoak, akordioaren, sen onaren eta adostasunaren emaitza izan behar dute, ikuspuntu guztietatik modu eraginkor eta iraunkorrean funtziona dezaten.”

Bozeramaile sozialistak gogorarazi du Donostiako “hiri-dinamika aldatzen ari dela eta trafikoaren arloko aldaketek hobera egin behar dutela, ez dutela arazo berririk sortu behar.”

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE