Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2021 IRA 29

DONOSTIAKO SOZIALISTEK ALTZAKO DBUS LINEETAN GELTOKIAK KENTZEA ERREFUSATU DUTE

Donostiako Sozialisten udal taldeak Altzako Dbus zerbitzuak murriztearen aurka agertu da, hiri-bilbean zirkulazio muga berriak 30 km/h-ra jarri direlako martxan.

Marisol Garmendia sozialisten bozeramaileak adierazi duenez, "Ez dugu uste egokia denik Altza-Ospitaleak bezalako linea garrantzitsu batean geltokiak kentzea; izan ere, hiriko auzorik jendetsuenetako bateko bizilagun askok erabiltzen dituzte geltokiak, adineko biztanle asko dituzte eta, hainbat behar direla eta, ospitalera joaten dira. Hobe da ordutegiak egokitzea geralekuak kentzea baino. Garraio publikoaren erakargarritasuna mantentzea mugikortasun jasangarriko neurri onenetako bat da, eta herritarren eguneroko beharrei erantzun eraginkorra ematea ".

Donostiako Sozialistek Dbuseko administrazio kontseiluan eta Ekialdeko Barrutiko bileretan eman zuten horren berri.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE