Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2021 MAI 28

HONDARTZAINEK KONTXAKO EDUKIERA SOILIK KONTROLATUKO DUTE

Donostiako hondartzak prest daude udako denboraldiari hasiera emateko. Denboraldia ekainaren 15ean hasi eta irailaren 30ean amaituko da, uztaila eta abuztua hilabete nagusiak izanda.

Miguel Angel Diezek, Hiri Mantentze zinegotzi eta hondartzetako arduradunak, adierazi duenez, "nahiz eta pandemiaren datuak hobera joan diren txertoa hartu duten herritarren ehunekoak gora egin duelako, erne ibili behar dugu, eta, beraz, aurreko denboraldian ezarri ziren neurri batzuk mantendu".

"Hondartzainak" sarbideetan egongo dira, baina aurten Kontxako hondartzan soilik. "Itsasaldien eraginez espazio eta distantzia sozialari dagokionez arazo gehien sor ditzakeen hondartza da, itsasgoretan bereziki. Hori dela eta, itsasgora baino bi ordu lehenago eta bi ordu geroago arte, sarrera mugatua izango da Kontxako edukieraren arabera. Udaltzaingoek behar izanez gero, ‘hondartzainak’ arduratuko dira sarbideak kontrolatzeaz ", adierazi du Diezek.

Kontxako hondartzan hiru sarrera egongo dira: Cervantes Plazaren ondoko arrapala, erlojuen arrapalak eta Eguzki ondoko eskailerak.

Edukierak Udalaren webgunearen eta Foru Aldundiaren web-aplikazioaren bidez ezagutu ahal izango dira Igeldon eta Urgullen jarritako bideometria kamerek ematen dituzten datuei esker. Honakoa aukera ona izango da hondartza bat ala beste bat aukeratzerako orduan, jende-kopuruaren eta itsasgoren arabera.

Kontxako sarrera nagusietan banderatxoak egongo dira aurten ere, sarrera librea (bandera berdea) edo itsasgorengatik mugatua (bandera gorria) adieraziko dutenak. Seinaletika hori eta megafoniaren bidezko mezuak errespetatzea funtsezkoa da Donostiako hareatzez arazorik gabe gozatzeko.

Hondartzetan maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da ibaiertzeko pasealekuetan edo hareatzetan sartu eta irteterakoan. Eguzkia hartzean edo itsasoan bainatzean, ez da beharrezkoa izango maskara, baina bai gainerako erabiltzaileekiko segurtasundistantzia mantentzea. Hondartzan ere kutsatzeak eman daitezke.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE