Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2022 URR 05

KONTXAKO BARANDA BERRITZEKO FASE BERRI BAT HASI DA

Aste honetan hasi dira Kontxako baranda berritzeko “2-B†izeneko faseko lanak, aurreko fasea amaitu zen tokitik Mirakontxara sartzeko semaforo-bidegurutzearen arteko tartea hartzen dutenak.

Hiri Proiektuen zinegotziak, Duñike Agirrezabalaga sozialistak, adierazi duenez, “fase honetan 120 metro inguru berrituko dira, barandaz eta ostikoz osatuak, Porton jada urtzen ari diren 30 modulu aldatuta. Kostaldeko hormako botaolak konpontzeko eta farolak eta inguru hartako espaloia berritzeko ere aprobetxatuko da."

Obra orain hasten da, uda pasatzen utzi nahi izan dugulako, eguraldi ona aprobetxatuta hondartzetara joaten direnei edo pasealekutik ibiltzen direnei ahalik eta eragozpen gutxien eragiteko.

Agirrezabalagak adierazi duenez, “obrak 6 hilabeteko gauzatze-epea du, eta 793.672 euroko kostua. Lanek hainbat erasan eragingo dizkiete bizikletaz edo paseatzen ibiltzen direnei, Gabonetara arte esparrua partekatu beharko baitute berriz, aurreko faseetan bezala. Horrek esan nahi du bizikletazaleek bizikletatik jaitsi egin beharko dutela, eta eskuan eraman, oinezkoei eragozpenik sortzekoâ€.

Gabonak pasatu ondoren, bidegorritik igarotzea libre izango da berriz, eta oinezkoak pasealekuaren erditik joan ahal izango dira. Gainerako zatian, berritze-lanek aurrera jarraituko dute, Aste Santura arte.

Kontxako baranda berritzeko lanetan, aurreikusitako faseak betetzen ari dira. Lehen fasean, Loretopetik Mendeurrenaren plazaren inguruko eskaileretaraino berritu zen. Bigarrenean, pasealekuaren erdiraino, eta, orain, lanak Mirakontxara igotzeko bidegurutzera iritsiko dira. Azken fase bat gelditzen da, “2-C†izenekoa, Errege-Etxeraino iritsiko dena.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE