Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2024 API 26

DONOSTIAKO SUSTAPENAK 1.697 LANPOSTUAREN SORRERA BULTZATU ZUEN 2023AN

Donostiako garapen ekonomikorako agentziak guztira 9 milioi euro bideratu zuen 2023an. Sozietateak handitu zuen ekintzailetza arloan urtean egiten zuen batez besteko inbertsioa, 2,5 milioi euro inbertitzea lortuta.

Donostiako Sustapenak, 2.639 zerbitzu eman zituen iaz (2022an baino % 34,8 gehiago), 2.564 pertsona artatu zituen (2022an baino % 60,4 gehiago), 1.352 enpresari lagundu zien (+% 4,6) eta 295 proiektu ekintzaile babestu zituen, erakundearen 2023ko jarduera balantzeak adierazten duen moduan.

2023an zehar, ia 2 milioi euro inbertitu ziren kontratazioa eta enplegua sustatzeko programetan, hainbat erakunderekin lankidetzan, 2.564 pertsonari laguntzeko eta 1.697 lanpostu berri sortzea babesteko, horien % 56 35 urtetik beherakoentzat izanik.

Ane Oyarbide Ekonomiako eta Bertako Enplegurako zinegotziarentzat, datu horiek “zinegotzigo honek, Donostia Sustapenak eta Udal osoak hiriaren ekintzailetzari laguntzeko, enplegua sortzeko eta gure gazteei garapen pertsonal eta profesionalerako aukerak eskaintzeko egindako apustua islatzen dute. Enpleguan genero-aldea murrizten eta zailtasun handienak dituzten kolektiboei aukerak ematen saiatzen jarraitzen dugu. Halaber, hiriaren konpromisoa irmoa da Donostia berrikuntzaren, zientziaren eta ikerketaren arloan erreferente izaten jarraitzekoâ€.

Donostiako Sustapenak sendotu egin du hiriaren ekonomia eta enplegua bultza ditzaketen proiektu berritzaileak –pertsonei begirakoak eta eredu kolaboratiboaren bidezkoak– sustatzeko apustua.

Ekintzailetzari laguntzea 2023an, 295 proiektu ekintzaile berriri eskaini zitzaien arreta, eta egitasmo horien % 44 berritzaileak ziren. % 49k 4.0 industriarekin izan zuten zerikusia, % 26, biozientzien arloko proiektuak ziren; eta % 25, energia eta material berriekin lotutako proiektuak. Guztira 750 pertsonak hartu zuten parte ekintzailetzari lotutako programa eta zerbitzuetan: % 52 emakumeak ziren; % 46, 35 urtetik beherakoak; eta % 28, etorkinak.

EKINN+ programaren bidez, iaz, 23 startup enpresak jaso zuten laguntza, 2015etik lagundutako 126 proiektuetarako. Proiektuen iraupen tasa altua (% 98,8) duten startup enpresek, laguntza jaso dutenek, plantilla hirukoiztu egin dute 5-7 urteko epean.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE