Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2020 ABE 09

GABONAK ZURETZAT PROGRAMA 2020AN ERE ZUREKIN

Donostia Gazteriak, urtero legez, Abenduaren 14an hasi eta Urtarrilaren 6ra arte hirian antolatuko diren haur, nerabe zein gazteei zuzenduriko ahal den jarduera gehienak biltzea du helburu eta aurtengoa ezta salbuespena izango. Horretarako hiriko hainbat elkarte, aisialdi talde eta bestelako eragilerekin elkarlanean egitarau zabala prestatu dugu; esan bezala, haurrentzako, familientzako zein nerabe eta gazteentzako.

Hasteko azpimarratu nahi dugu 2020 berezi honetan bizi dugun krisi egoera dela eta jarduerez gozatzeko eta horietan parte hartzeko beharrezko segurtasun neurri guztiak bermatuko ditugula. Eta, nahitanahiez bete beharreko neurriak hartuko direla; horien artean, maskararen erabilpena, distantziak errespetatzea, aldez aurretiko izen emateak eta aforoen kontrol zorrotza. Izango dira Gazteriarekin elkarlanean antolaturiko jarduera anitz elkarte, talde edota erakunde ezberdinek kudeaturikoak eta izango dira ere Gazteriak berak antolaturiko egitasmoak. Eta guztietan jarraitu beharreko aholku eta proposamenak emango dira segurtasuna bermatzeko ezerren gainetik.

Gauzak horrela, Gabonetan hiritar gazteek eskaintza zabala izango dute: besteak beste, hainbat tailer, magia ikuskizun edota antzezlan izango direlarik. Batetik, hiriko ekipamenduak diren tokietan bertako eragileek antolatutakoak eta, bestetik, ekipamendurik ezten hiriko txokoetan Gazteriak berak antolaturikoak.; horien artean, Añorga edota Ibaeta. Izan ere, gabonetako eskaintza hiri guztira zabaltzea da Gazteriaren helburuetako bat, bertako 0 eta30 urte bitarteko donostiarrak gozatzeko aukera izan dezaten; familia, haur, nerabe zein gazte.

Egitaraua aurten, paperean bilduko ez bada ere, izango da formato digitalean eskuratzeko modua. Familia eta haurrentzako eskaintza, zein nerabe eta gazteena bilduko delarik; 0-30 urte bitarteko donostiarrak kontuan ditugula. Era horretan, www,donostia.eus/gazteria web orrian informazio guztia bilatu dezakezue.

Irudiari dagokionez, programaren aurtengo identitate grafikoa Usandizaga Ikastetxeko Diseinu Grafiko Heziketa Zikloa eta Donostia Gazteriaren arteko elkarlanari esker sortutakoa da. Diseinu Zikloko 1. mailako ikasleek 15 lan prestatu dituzte talde lanean urte berezi honetan Begirada anitzak leloan oinarriturik. Proposatutako diseinuen artean 5 irudi nagusi aukeratu dira aurten programa iragartzen duten karteletarako baina lan guztiak ikusgai izango dira sare sozialetan eta horretarako prestatutako erakusketan, abenduaren 18tik aurrera, San Martin Merkatuan.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE