Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2021 OTS 04

2021EKO AURREKONTUAK 79 MILIOIKO INBERTSIOA AURREIKUSTEN DU, IAZKO SOBERAKINA APROBETXATUTA

Donostiako Udalak 397.387.617 euroko aurrekontu finkatua izango du, 2020ko aurrekontu-proiektua baino % 8,1 gutxiago, pandemiaren ondorioz diru-sarrerak murriztu direlako. Babes eta sustapen sozialarekin lotutako jardueretarako partidak % 4,9 handitu dira, 33,4 milioi eurora iritsi arte.

Eneko Goia alkateak eta Marisol Garmendia bozeramaile sozialistak Aurrekontuen proiektua aurkeztu dute, hiriko Gobernuak onartu du eta bere bideari ekin dio Udalbatzak berretsi arte. Goiak adierazi duenez, aurrekontuak pauso sendoak ematen jarraitzea du helburu, bizi dugun egoerari modu erabakigarrian aurre egiteko eta, aldi berean, hiriaren etorkizuna marrazten jarraitzeko ".

Aipatzekoa da Donostiako Udalak 35 milioi euro murriztu dituela bere diru-sarrerak, 2020ko ekitaldian aurrekontuan jasotakoarekin alderatuta. FOFIMetik datozen diru-sarrerak 10 milioi euro gutxitu dira, Udalak 5,3 milioi euro jarri beharko dizkio Dbusi konpainiaren diru-sarreren beherakadagatik, Donostia Kulturaren diru-sarreren murrizketa 2,3 milioi eurokoa da – Batez ere sarreren salmenta txikiagoagatik –, eta Turismo eta Sustapen sozietateek 430.000 euro eta 340.000 euro murriztu dituzte, hurrenez hurren.

Marisol Garmendia sozialisten bozeramaile eta Ekonomia Bultzatzeko zinegotziaren hitzetan, 2021eko Aurrekontuen proiektua "proiektu soziala da funtsean. Inbertsioekin eta gizarte-zerbitzuen indartzearekin batera, lehentasuna eskatzen duten bi esparru garrantzitsu nabarmendu behar dira: ekonomiaren eta enpleguaren susperraldia eta klima-aldaketaren aurkako borroka ingurumenaren iraunkortasunaren bidez ", esan du.

Hala, nabarmendu du Donostiako Sustapenak Ekonomia Suspertzeko Plan berri bat jarriko duela martxan berriro, "Hiriaren muskulu ekonomikoa berreskuratu eta indartzeko, batez ere pandemiaren ondoriozko krisia lehen pertsonan pairatzen ari diren sektoreetan, hala nola merkataritzan eta ostalaritzan, enpleguan bereziki eraginez, orain 25-45 urte bitarteko adin-tartean areagotu egiten baita".

Ekologiako zinegotzi gisa, gainera, Udalak energia berriztagarrietan inbertitzearen eta energia-eraginkortasuna hobetzearen alde egiten duen apustua azpimarratu du, biodibertsitatearen arloan ahaleginak areagotuz C02 emisioak murrizteko eta Donostia iraunkorragoa lortzeko, oinezkoentzako espazio gehiagorekin, hondakinen birziklatze handiagoarekin eta mugikortasun ekologikoagoarekin ".

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE