Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2022 URR 10

LANKIDETZA BULEGOAK 1.253.000 EUROREN DIRULAGUNTZAK ONETSI DITU

onostiako Gobernuak, datorren asteartean, erakundeei eta gobernuz kanpoko erakundeei 1.253.110 euroren dirulaguntzak ematea onetsiko du, hainbat programa garatzeko.

Berdintasuneko eta Lankidetzako zinegotzi Ane Oyarbide sozialistak azpimarratu duenez, “Donostiak konpromisoa hartua du albisteen azaletan agertu ez arren gure arreta eta elkartasuna merezi duten beste errealitate batzuekin. Lan hori fundazioek, elkarteek eta GKEek egiten dute, eta haien ahalegina aipatzeko modukoa daâ€.

Dirulaguntzek bi alderdi dituzte: garapenerako lankidetza eta gizartea eraldatzeko sentsibilizazioa.

Lankidetza: 22 eskabide aurkeztu dira, eta horietatik lau baztertu dira, baldintzak betetzen ez dituztela eta. Kapitulu honetako dirulaguntzen zenbatekoa, guztira, 867.625,95 euro dira.

“Nabarmentzekoak dira programa hauek: Keralako (India) emakumeak ahalduntzeko programak (Calcuta Ondoan elkarteak garatuko du); giza eskubideak eta natura genero-ikuspegitik defendatzeko programa bat, Setem Hego Haizeak aurkeztua; Mexikoko hegoaldean ikuspegi feministatik ere garatuko diren belaunaldien arteko estrategia komunitario batzuk (Euskadiko Bakea eta Elkartasuna fundazioak gauzatuko ditu); kitxua komunitateei, Palestinari, Peruri, Kolonbiari eta Guatemalari bideratutako beste programa batzuk; edo emakumeek sexu- eta ugalketa-eskubideak inolako indarkeriarik gabe baliatu ahal izateko programak (Haurralde Fundazioak garatuko ditu)â€, Oyarbidek adierazi duenez.

Gizartea eraldatzeko sentsibilizazio eta hezkuntzari buruzko kapituluan, 21 eskaera aurkeztu dira, eta horietatik bost baztertu dira. Atal honetan, guztizko zenbatekoa 385.484,98 euro dira.

“Oraingo honetan, nabarmentzekoak dira, besteak beste, aniztasuna ikuspegi kritiko eta feminista batetik sustatzeko programa bat, Saretuz-ek aurkeztua; ekonomia solidarioa sustatzeko beste bat, Mugarik Gabeko Ekonomialariena; Bizitza Zubia izenekoa, Mugarik Gabek aurkeztua; Mendebaldeko Saharan giza eskubideak defendatzeko beste bat, Mundu Bat Fundazioarena; edo indarkeria matxistaren aurkako unibertsitate-eremuko programa bat, Medicus Mundirenaâ€, esan du Ane Oyarbide zinegotziak.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE