Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2021 URT 27

UDALAK TOLDO ETA EGUZKITAKOEN EPEAK HASI DITU, PANDEMIAREN BILALAERAREN ZAIN

Hondartzen 2021eko denboraldiari begira beharrezkoak diren prozedurak eta epeak betetzeko asmoz, Donostiako Udalak martxan jarri du toldoak, karpak eta eguzkitakoak berritzeko eta esleitzeko prozesua.

Miguel Angel Diez hondartzen ardura duen zinegotziak adierazi duenez, "Oraindik ez dakigu nolakoa izango den denboraldia, pandemiaren bilakaerak toldoak egotea ahalbidetuko duen ala ez, baina erantzuna baiezkoa bada, argi izan behar dugu zer prozedura jarraitu behar dugun instalazio horiek izateko orduan".

Hala, joan den urteko hondartza denboraldiaren ostean (ez zen toberarik egon) argi geratu zen 2021ean egitekoa zen zozketa 2022rako atzeratu zela. "2018ko zozketan esleipendun suertatu zirenek olana bat edukitzeko aurreikusitako epea aurten amaitzen zen, baina joan den udan denboraldirik egon ez zenez, logikoena esleipena beste urtebetez luzatzea zela ulertu zen, eta, beraz, datorren udara begira, egungo egoerak bere horretan jarraitzen du", adierazi du Miguel Angel Diezek.

2021eko hondartza denboraldia, osasun baldintzek ahalbidetzen badute, toldo, karpa eta eguzkitakoen ikuspuntutik garatuko da ekainaren 13tik irailaren 15era.

Orduan esleipendun suertatu zirenek jakinarazpen bat jasoko dute otsailaren 1ean, denboraldi honetarako olana dutela gogorarazteko, baina tokiz aldatu ahal izango dute edo uko egin ahal izango diote.

Martxoaren 5ean amaituko da olanari uko egiteko epea, eta bost egun geroago, uko egin dutenei urteko zenbatekoa itzuliko zaie.

Martxoaren 15ean irekiko da toldoak, karpak eta eguzkitakoak aldatzeko epea; maiatzaren 21ean amaituko da, eta, hil horren 29tik aurrera, eskaera berrien hasiera, 2021 denboraldirako toldoen salmenta, eta uztailaren 31n amaituko da. Esleipendun berriei maiatzaren 27an kobratuko zaie kuota.

Izena ematen duen pertsona orori pasahitz bat emango zaio, eta pasahitz horrek, NAN edo AIZ zenbakiarekin batera, erositako parasolari buruzko informazio pertsonala lortzeko aukera emango du.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE