Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2020 EKA 23

UDA HONETAN TURISMOA DINAMIZATZEKO BI KANPAINA JARRI DIRA ABIAN

Donostia Turismoa errealitate berrira egokitu da eta nagusiki bertako publikoarentzat zuzendutako –gertuko eta estatuko publikoa– bi kanpaina osagarri abiarazi ditu, hiria turismogune moduan sustatzeko eta bertako kontsumoa estimulatzeko helburuz.
Producto Producto

Donostia Turismoak uda honetan bere estrategia egokituko du, koronabirusaren osasun-krisiaren ondorioz, eta donostiarrak eta inguruko bisitariak beraien hiria berriro deskubritzera animatuko ditu, Donostiak duen eskaintza aberatsaz goza dezaten.

Cristina Lagé Turismo Sostengagarriko zinegotziak adierazi duenez, "Pandemiak bultzatu gaitu apustu hori egitera, Estatuan eta beste herrialde batzuetan egiten denaren ildotik. Argi dago turisten mugimenduak ez direla bereziki garrantzitsuak izango datozen hilabeteetan, koronabirusaren ondorioz; beraz, donostiarrak eta gertuko publikoa erakartzeko proposamenak egiten ditugu, aurten Donostiak eskaintzen dituen xarmez gozatzeko".

Bi kanpaina osagarri jarri dira abian helburu hori lortzeko:

“Uda Honetan Hemen Geratuko Naiz”

Bertako eta gertuko bisitariei zuzendutako kanpaina da. “Uda hau Donostia gelditzeko eta inguratzen gaituen guztia arretaz esploratzeko aukera bat da, egunerokoan jabetzen ez garen gauza, plan, esperientzia edo jarduera horiei guztiei erreparatzeko parada; eta era berean, elkartasun-ariketa bat beren jarduera berreskuratzeko beharra duten Donostiako enpresa txiki eta ertainekin” adierazi du Lagék.

Kanpaina honen bitartez, donostiarrak eta inguruko bisitariak gonbidatzen ditugu hiriak eskaintzeko duen guztia “berraurkitzera”: museoak, bisita gidatuak oinez edo bizikletaz, ur-jarduerak naturan, txangoak… taldeko esperientziak eta irteera pribatuak ere egongo dira. Kontsumoa suspertzeko, gainera, DSS Turismoak deskontu-promozio berezi bat aterako du. Bi turismo-jarduera erosiz gero, % 10 deskontatuko da; hiru jarduera erosiz gero, % 15; eta lau erosita, % 25. Esperientziak eskuragai egongo dira www.sansebastianturismoa.eus web-orrian edo Donostiako turismo-bulegoan (Boulevard, 8).

“Arnastu Donostia”

Estatuko publikoari zuzendutako kanpaina bat da, eta bisitari potentzialek dituzten beste turismoerakarpen batzuen aldean Donostiak dituen bereizgarrietan jartzen du arreta. Irudien edertasunaren bidez eta sentsazioetan oinarritutako narratiba baten bidez eta tonu sotil, emozional eta atseginez iradokitzen du Donostiak turismogune moduan eta ongizatearen ikur moduan duen kalitatea. Ongizatearen, patxadaren, gozamenaren eta lasaitasunaren hiriaz gozatzeko gonbita luzatzen du.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE