Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2020 OTS 26

DONOSTIAKO TENPERATURA IA HIRU GRADU IGOKO DA 2100. URTERAKO

Tecnaliak egindako mapa termikoaren arabera, kostatik urrun dauden auzoetan tenperatura handiagoa izaten da egunez. Gauez, Urumea ibaiaren ibilguan dauden tokiak izaten dira beroenak.

Donostiak klima aldaketaren ondorioak jasango ditu datozen hamarkadetan. Hala ageri da Tecnaliak egindako mapa termikoan. Mapa hori Donostiako Udalak 2017an onetsitako Klima Aldaketara Egokitzeko Planari lotuta dago.

Ekologiako zinegotzi Enrique Ramos sozialistak esan duenez, “tenperaturak gure hirian zer eragin duen aztertu da”. Hain zuzen, planaren beraren diagnostikoan jadanik esaten zen klima aldaketak Donostian izango dituen lau inpaktuetako bat “bero bolada” deritzenak izango direla.

Diagnostiko horretan jartzen duenez, klima aldaketaren agertoki “beltzenean” hauxe aurreikusten da 2100. urterako:

• Tenperatura maximoa 2,8°C inguru igoko da. Horrez gain, espero da 20 °C-tik gorako tenperatura minimoa duten gauak 5-15 gehiago izatea urtean.

• Proiekzioen arabera, mende amaierarako, urtean 2-4 bero bolada gehiago izango dira; horrek eta eguneko eta gaueko tenperatura maximoen igoerak eragin zuzena izango dute osasunean.

• 1980-2015 aldian, itsasoaren azalerako batez besteko tenperatura 0,19 ºC igo da hamarkada bakoitzeko.

Azken urteotan, ugaritu egin dira udan izaten diren bero boladak, eta halako fenomenoek gogor astitzen dituzte hiriak. Klima aldaketaren proiekzioen arabera, bero boladen maiztasuna, intentsitatea eta iraupena handitu egingo dira datozen urteetan. Bero boladen eragin negatiboen artean, azpimarratzekoa da horrek berekin dakarrela heriotza tasa handitzea, zenbait azterketa zientifikok erakusten dutenez.

Hain zuzen ere, 2011. urtean Berlinen egindako azterlan baten arabera, bero boladetan, heriotza tasa handiagoa izan zen hirian, batez ere dentsitate handiko auzo urbanizatuetan. 2003ko udako bero boladan Parisen egindako antzeko beste azterlan batek ere agerian uzten du gauez azaleko tenperatura infragorria duten eremuetan izan zela gehiegizko beroak eragindako heriotza tasarik handiena. Gainera, bero boladek eragin handia dute airearen kalitatean eta etxebizitzetako aire giroturako energia eskarian.

Ramosek adierazi duenez, “2003an, Donostiak bero bolada bat jasan zuen, gutxienez, udan, eta, zenbait tokitan, lau izan ziren gertaera maximoak (30 º-tik gorako tenperatura maximoak eta 19 º-tik gorako tenperatura minimoak, gutxienez hiru egunez). 2003. urte hartan, bero boladarik nabarmenena hamar egunekoa izan zen, eta tenperatura maximoa tarte hauetan ibili zen: 34,8 ºC Igeldotik eta antzeko landa inguruneetatik hurbilen zeuden tokietan, eta 43 ºC leku jakin batzuetan; hiriko toki gehienetan, 40 ºC izan zen tenperatura”.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE