Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2024 AZA 22

DONOSTIAKO KIROLARI OLINPIKOEK GABONAK PIZTUKO DITUZTE ALDERDI EDERREN

Donostiako Gabonetako kanpaina gero eta ezagunagoa da hainbat atari espezializatutan; urtarrilaren 6ra arte iraungo du, argiztapen-elementu ikonikoek berrikuntza nabarmenak izango dituzte, eta adin guztientzako jarduerak eskainiko ditu.

Iñigo Llopisek, Fernando Mitxelenak, Pau Etxanizek eta Miren Lazkanok, Maialen Chourrautekin batera, Parisko Olinpiar Jokoetan eta Paraolinpiar Jokoetan hiria ordezkatu zuten eta aurtengo Gabonak piztuko dituzte ekitaldi berritzaile batean, datorren ostiralean, hilak 29, 18:30ean, udaletxeko terrazan, eta Donostia Gabonetako inaugurazioetan erreferente gisa berretsiko dute.

Inaugurazio ekitaldia Urumea ibaiaren inguruko leku klasikotik udaletxeko terrazara aldatu da eta 18:30ean hasiko da. Hiriko beste enbaxadore handi batek, Mikel Erentxunek, emango dio hasiera ekitaldiari eta “Navidad†album berriaren abestiak joko ditu. Donostiarrak sorpresa polit bat dauka gordeta emanaldirako.

Ondoren, Pariseko Olinpiar Jokoetako donostiarrek Gabonak argituko dituen botoia sakatuko dute eta Alderdi Ederreko lorategietara hurbiltzen diren pertsona guztiak blaituko ditu, Baso Argiztatu bihurtuko baita. Ekitaldia amaitzeko, International Drone Show Jaialdia hasiko da, Kontxako badiaren gainean 300 drone ikusteko aukera izango da. Show berri eta berritzailea da; izan ere, hirian horrelako ikuskizun bat egingo den lehen aldia izango da, eta oraingoan ad hoc egin da Donostiarako.

Ekonomia eta Tokiko Enplegu zinegotzi den Ane Oyarbidek adierazi duenez, "Donostia buru-belarri aritu da, aurten ere, Gabonetako programazio eta eduki zabala eskaintzeko. Inagurazio berezi eta berritzaile baten aldeko apustua eginez, hiriko txoko askotara iritsiko den argiztapena zabalduz eta publiko ezberdinentzako aisialdi, kultura eta merkataritza jarduerak eskainiz".

Oyarbidek gogora ekarri duenez, "urte sasoi hau ere une egokia da Jendearengandik hurbil egoteko eta gehien behar dutenei laguntzeko; horregatik, Gabonetako kanpaina honek ere bere kutsu solidarioa izango du, Zaporeak, Bizikletaz Adinik Ez edo Ukrainako herriari laguntzeko elkarteekin, beste hainbaten artean, lankidetza mantenduz, edo Pertsona Bolondresaren Eguna ospatuz".

Horrela, Gipuzkoako hiriburua berriro ere erreferente bihurtzen da urte sasoi hau ospatzeko, bai donostiarrentzat, baita bisitatzen gaituztenentzat ere. Ildo horretan, Gabonetako kanpainak hirian duen eragina azpimarratu du zinegotziak. Ikertaldek egindako ikerketaren arabera, 22,5 milioi euroko eragina izan zuen iaz, horietatik 22,1 milioi Donostiako Sustapenak egindako Gabonetako kanpainari lotutako erosketengatik izan ziren, eta gainerakoa Donostiako ekonomian sortutako beste diru-sarrera batzuengatik. Tokiko merkataritzaren salmentak, guztira, 211,2 milioi izan ziren Gabonetan, hau da, urteko fakturazioaren % 21. Eta kopuru horretatik 80,8 milioi, % 38, bisitariek egindako gastuari dagozkio. Eta merkatuak 879.000 €-ko salmentak izan zituen guztira, aurreko kanpainan baino % 17 gehiago. Inbertitutako euro bakoitzeko, hiriak 18 jaso zituen.

Berrikuntzak argiztapenean

Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bitartez, 500 argi-elementu baino gehiagorekin jantziko du hiria, eta auzo guztietan banatuko dira, ehun bat kale ingurutan. Gabonetako dekorazioak 175 arku, 181 farola, 216 zuhaitz dekoratu, 2 fatxada, zoruko 13 elementu eta argiztapeneko 30 elementu berezi izango ditu, eta egunero argiztatuko dira, 17:45etik 23:00etara.

Aurtengo nobedade nagusia Zurriola hiribideko Argi Bola izango da. Estetika zainduagoarekin estreinatuko da, eta, Next funtsei esker, hirirako bereziki diseinatu da. Aurtengo gainerako berrikuntzak: 20 metro garai den Izei argitsuaren kokapen berria, udaletxeko terrazaren aurrera eraman baita; Gabonetako 4 almendrondoak, terrazan bertan; Victoria Eugenia antzokiko argiztapen berritua; Gabonetako etxola berria, noria ondoan; eta LED argiekin apaindutako Baso Argiztatua, Alderdi Ederreko lorategiak argiztatuko dituena.

Gabonetako Azoka

Gabonetako Azoka datorren ostiralean irekiko da. Etxola kopuru errekorrarekin (65), 37 etxola izango ditu Urumea pasealekuan, eta 28 Ramon Labayen plazan. Aurten, dekorazio berria izango du, eta elikadura kornerra izango du, 5 etxolarekin.

Gabonetako feria

Hilaren 15etik dago martxan 32 metroko altuera duen Noria, Alderdi Ederren, eta otsailaren 2ra arte egongo da martxan. Horri Federico García Lorca pasealekuko Trineo arrapala eta Cervantes plazako Gabonetako Trena gehitu behar zaizkio. Berrikuntza nagusia Ramon Labayeneko pinua izango da, Gabonetako dekorazioarekin. Bi azoka izango dira, etxeko txikien gozagarri.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE