Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2022 URR 28

HESI BAT JARRI DUTE NARTZISOEN HAZIERA BABESTEKO

Donostiako Udaleko Parke eta Lorategien Bulegoa babes-hesi bat jartzen ari da Frantzia pasealekuko parterreetan, nartzisoen haziera babesteko.

Ekologiako zinegotziak, Marisol Garmendia sozialistak, adierazi du "iaz harritu ginela hesia ikusi genuenean, baina orain badakigu zer helburu duen: Frantziako pasealeku osoan, lore horiz berriro gozatu ahal izatea. Aste hauetan izandako beroa erraboilen hazkundea bizkortzen ari direla dirudi: pixkana-pixkana agertzen hasita daude, eta landareak behar bezala hazten direla bermatzeko, parterreak berriro hesitzen ari gara, pertsonek, txakurrek, e.a. kalte egin ez diezaieten".

Parke eta Lorategietako arduradunek lehen ernamuinak ikusi dituzten arren, badakite landareari oraindik ere denbora geratzen zaiola hazteko eta garatzeko, lorea atera aurretik, eta hori urtarril-otsailean gertatzea espero dute. “Orain une delikatua da; izan ere, ernamuinak zapaltzen badira, landarea ez da haziko. Horregatik jartzen dugu sare metalikodun hesi altu hori.†Garmendiak adierazi duenez, “Frantziako pasealekuan jarri ohi den Gabonetako Azokaren ondoan egongo da.â€

Udalak laguntza eskatu die herritarrei landare horien hazkundeari kalterik ez egiteko. Hala, urte-hasieran, berriz ere, ikuskizun koloretsu bat eskainiko dute.

Lapurdi plazan ere nartzisoak jarriko dira

Datorren urtearen hasieran, berrikuntza bat izango dugu: Groseko Lapurdi plazako biribilguneak nartzisoak izango ditu. Saneamendu-sarea berritzeko lehen fasearen amaiera aprobetxatu da ingurunea egokitzeko eta hainbat motatako palmondoak landatzeko. Ez dira lehen zeudenak bezain handiak, baina kolektorearen bigarren fasea urte pare batean amaitzen denean berriro jarriko dira haiek. Oraingo palmondoak jarri direnean, nartziso zurien erraboilak ere erein dira. Lapurdi plazaren inguruari irudi polita emango diote, eta datorren urteko urtarriletik otsailera bitartean loratuko dira.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE