Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2024 API 16

BASOKO ORKIDEAK BERRIRO SORTU DIRA DONOSTIAN

Dagoeneko basoko orkideak loratzen hasi dira hainbat lekutan. Beste urte batez, Bizkaia Pasealekuan, Gernikako Arbolan eta Arriola Pasealekuan agertu dira, besteak beste.

Urte askotan antzeman da landare horien presentzia, eta, horregatik, pasealekuko parterreetako belarra ez mozteko erabakia hartu da berriz ere, lore-populazio horien garapena babesteko eta sustatzeko.

Carlos García Mantenimenduko zinegotziak adierazi duenez, "ikuskizun natural honetaz gozatzeko beharrezko neurria da. Ia beti, orkideak leku exotikoekin identifikatzen ditugu, lore-dendetan erosten ditugun landareekin, baina orkideak planetako ekosistema ia guztietan aurkitzen dira, eta gure hirian basoko orkidea-espezie desberdinez gozatzeko aukera dago hainbat lekutan. Horregatik, loreen hazieraeta ugalketa babesteko, atzeratu egingo da Bizkaiko pasealekuetako eta Gernikako Arbolako alboetako platabandetako belar-mozketa. Belar-mozketa orkideek beren bizi-zikloa amaitu ondoren egingo da, datorren urterako haziak sakabanatzea barne ".

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE