Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2022 UZT 05

AMAITU DIRA CRISTINA ENEAKO BIDEA KONPONTZEKO LANAK

Obrak bi hilabetez luzatu dira, 85.000 euroko inbertsioarekin.

Cristina Enea parkeko bidea konpontzeko eta mendi-hegala sendotzeko lanak amaitu dira.

Miguel Ãngel Díez Hiri-Mantentzeko zinegotziak adierazi duenez, “bi hilabetez obretan egon ondoren, eta 85.000 euroko inbertsioa eginda, bideak behar bezalako zerbitzua ematen du berriro. 41 metroko luzerako zanga bat egin behar izan da, 82 mikropilote jartzeko arroka osasuntsuan, mendi-hegalari eustearren. Magal hori irristatzen zen, eta horrek bidea hondoratzea eragiten zuen. Azken hondoratzea 2021eko otsailean gertatu zen.â€

Ikerlur enpresak idatzi zuen obrak gauzatzeko proiektua. Lehen esandako lanez gain, hormigoi armatuzko habe bat ere sartu zuten −1 metro garai eta 0,5 metro zabal−, 41 metroko zangan zehar. Gero, bideko zoladura berritu dute jatorrizko kolore horiari eutsita, eta areka berri bat egin dute, urak biltzeko.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE