Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2020 OTS 19

50 PLAZAKO APARKALEKUA BERRIA ALTZAKO BEHARRAK ARINTZEKO

Donostiako Udalak lur gaineko aparkaleku bat egingo du Felix Iranzo pasealekuan, Donostiako Altza auzoan, Arriberri inguruan.

Hiri Proiektuetako zinegotzi Marisol Garmendia sozialistak adierazi duenez, "Udal titulartasuneko lursail bat aurkitu dugu Félix Iranzo pasealekuaren amaieran eta Sasuategi bidearen hasieran, gaur egun sastraka ugarik okupatzen dutena. Lursail horretan lur gaineko aparkaleku bat jarriko dugu, Donostiako auzo horrek dituen aparkaleku-arazoak arintzeko".

Lursailean autoentzako 43 plaza eta motoak aparkatzeko 2 gune egongo dira. Gainera, lursailaren inguruak egokituz, autoentzako beste 5 plaza eta motoen gune berri bat lortzen dira. Hala, autoentzako 48 plaza eta motoak aparkatzeko 3 gune izango dira guztira, 1.250 metro koadroko azaleran.

Garmendiak adierazi duenez, aparkalekuak 'drainatze sistema jasangarri bat izango du, euri-urak infiltratzeko gai diren zoladura geruzen bidez kudeatuko dituena, Udalak iraunkortasunaren alde eta klima aldaketaren aurkako borrokan egiten duen apustuaren barruan beste neurri bat.'

Eraiki beharreko aparkalekuak euri-urak xurgatzeko lur naturalaren ahalmen bera izatea da asmoa. Hori drainatze iraunkorreko sistema honen bidez lortzen da, hainbat material-geruzatan oinarrituta. Geruza horiek ura infiltratzen dute, biltegiratzen dute eta ura lurpetik askatzen dute.

Antzeko esperientzia burutu zen Txomineko aparkatzeko gune txiki batean. EHUko Ingeniaritzako ikasle batek garatu du ideia, praktikak Hiri Proiektuen departamentuan egiten ditu eta gradu amaierako lan gisa aurkeztuko du. Gipuzkoako Foru Aldundiak eraginkortasun energetikoko eta iraunkortasuneko proiektuei ematen dizkien diru laguntzetara aparkalekua aurkeztea da asmoa.

Hurbil dagoen lursail bat ere egokitzen da, zolatu gabe, eta bertan autoak aparkatu ohi dira, nahiz eta drainatze jasangarria izan.

Proiektuak lursailaren ingurua egokitzea ere aurreikusten du. Arriberri kalearen amaiera da, eta, esku-hartze horren bidez, haren itxura hobetuko da, inguru horretatik igarotzen den ibilgailuen zirkulazioa hobeto arautuko da, argiteria publikoa indartuko da eta, era berean, Iberdrolaren alboko azpiestaziotik ateratzen diren eta lurperatuta geratuko diren tentsio ertaineko dorre pare bat kenduko da.

Lanak egiteko epea 4 hilabetekoa da, eta 361.638 euroko aurrekontua du. Beharrezko tramiteak egin ondoren, lanak uztailean has litezke.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE