Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2021 IRA 22

38 SALTOKI BERRI IREKITA. DONOSTIAKO MERKATARITZAK BERE SUSPERRALDIA HASI DU

Covidek eragindako krisiaren ondoren, Donostiako merkataritza sektorean joera aldaketa bat ari da gertatzen, eta hori agerian geratu da saltoki berrien irekierarekin. 2021ean, 165 saltoki berrik eman dute alta, eta, aldiz, 127 baja zenbatu dira. Beraz, saldoa positiboa da, hirian 38 saltoki berri gehiago daudenez irekita. 

Marisol Garmendiak, Ekonomia Bultzatzeko eta Merkataritzako zinegotziak, hau adierazi du: “Ikusten dugu merkataritza sektorea berpizten hasi dela saltoki berrien irekierarekin, hilabete luzeetan saldo negatiboa izan ondoren. Lan handia ari gara egiten hiriko merkatari elkarteekin, San Sebastián Shops-en bidez, eta, hitzarmen berri honekin (sektorearen eraldaketa digitala eta jarduerari eta enpleguari eustea azpimarratzen duenez), hiriko tokiko merkataritzari ematen diogun babes irmoa berresten dugu; sektore lehiakorra izatea dugu helburu, gertatzen ari diren kontsumo ohituren aldaketei aurre egiten asmatuko duenaâ€.

Aldaketa testuingurua da, eta digitalizatzeak eraginiko eredu berrietara goaz. Testuinguru honetan, eta Covidek eraginiko krisi ekonomikoaren aurrean, Donostia Sustapenak hainbat ekimen burutzen jarraitzen du, PREK Ekonomia Suspertzeko Planaren barnean. Ekimen horien artean dago San Sebastián Shops-ekin sinaturiko hitzarmen berria ere, 229.470 €-ko ekarpena duena. Hitzarmenak hiru jarduera esparru ezartzen ditu: tokiko merkataritzaren lehiakortasun dimentsioa eta enplegua finkatzea; merkataritzako hiri ingurunea berpiztea; eta hiriko merkataritza ehunaren irudia sustatzea lehentasunezko merkataritza aukera gisa.

Online salmentak areagotzeak hiriko merkataritza sektore gehienetan salmenten galera ekarri du, eta, horren aurrean, hitzarmenak bereziki azpimarratzen du merkataritzaren eraldaketa digitala bultzatu beharra dagoela, lan egiteko moduak eta negozio ereduak berritzeko eta testuinguru berrira egokitzeko tresna gisa, sektore honetan lan egiten duten pertsonen gaitasunak eta kualifikazioa indartuz.

“Eraldaketa digital honetan, funtsezko elementua izaten ari da www.dssmarketplaza.eus online salmentaren eta zerbitzuen plataforma digitala. Plataforma hori jarri da tokiko merkataritzaren eskura, eta etengabeko laguntza ematen die saltokiei, digitalizatze bidea egiteko orduan. Bitarteko hori tresna eraginkor gisa ari da finkatzen, gure saltokiek beren produktuak online sal ditzaten, eta, gainera, eskaintza interesgarriekinâ€.

SARIAK DONOSTIAKO MERKATARITZARI

Ekonomia Bultzatzeko eta Merkataritzako Zinegotzigoak, San Sebastián Shops-ekin batera, Merkataritzari emaniko Sariak berreskuratu ditu aurten. Sari horiek datorren azaroaren 18an Donostiako María Cristina Hotelean izango den ekitaldi batean emango dira.

"Donostiako merkataritzaren aldeko apustu sendo honetan -adierazi du Garmendiak-, garai zail hauetan egiten ari diren ahaleginari balioa eman nahi izan diogu, eta sari batzuk berreskuratu ditugu, oraingo honetan baloratu egingo dituztenak Merkataritza Ibilbidea, Merkataritza Berritzailea, Merkataritza Iraunkorra eta Merkataritza Sortu berria, sariak emateko ezarri ditugun lau kategoriak osatzen dituztenak". Hautagaitzak aurkezteko epea urriaren 15ean itxiko da. Hautagaitzak aurkezteko epea urriaren 22ean itxiko da.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE