Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2016 IRA 23

PAGO GORRIZKO SUMENDI BAT, AITA DONOSTIA PLAZAREN IRUDI BERRIA

Producto Producto

Aita Donostia plaza, Amara Berrin, Donostiako hiri paisaiaren erreferente berri bat izango da, «pago gorrizko sumendia» sortu ondoren.

Donostiako lehen alkateordeak, Ernesto Gasco sozialistak, adierazi du: «diseinu honek biribilgune honi atzera ekartzen dio aurreko udal gobernuak Nestor Basterretxearen Bakearen Usoa Saguesko zabalgunera eraman zuenean ebatsitako kalitatea. Arantzatxo bat genuen sartuta Amara Berrin, eta uste osoa dut aukeratutako proiektua gehienen gogokoa izango dela».

Iñigo Segurola buru duen Lur Paisajistak taldearen proiektua da Su Mendia. Iñigo Segurola hainbat proiektu egina da gure hirian, hala nola Ametzagaina parkea eta Oroimenaren lorategia, besteak beste.

Gascok azaldu duenez, Basterretxearen eskultura lekualdatu eta gero, biribilgunean bost olibondo inausi jarri zituzten, makrobonsaien forma zutenak. Biribilgunearen gainerakoa Mirandako hartxintxarrarekin eta mitxoletekin estali zuten.

Su Mendia proiektua erupzioan ari den sumendi bat itxuratzean datza, biribilgunearen erdian 4 metro garai den lur mendixka bat jarrita. Mendixkaren buruan, Corten altzairuzko metro bateko txapa bat egongo da; haren zuloetatik argi laranja aterako da, sumendia balitz bezala. 13 metroko diametroa izango duen krater horren barruan, 12 pago gorri (Fagus sylvatica ‘Purpurea’ motakoak) landatuko dira; izan ere, haien tonalitateak suaren edo sumendiko labaren efektua egingo du. Mendixkaren hegalak soropilez estalita egongo dira.

Sumendia sortzeko, bigarren mailako lurraren 2.500 metro kubiko mugitu beharko dira; gainean, kalitateko landare lurraren 925 metro kubiko ezarriko dira, azken geruza hori beharrezkoa baita landatu beharreko espezieentzat. Kraterraren barnealdean, pinu azal xehatuzko geruza bat ipiniko da. Gainerakoan, biribilgunea soropilak estaliko du.

«Plazaren multzorako beharrezko beste elementu bat argiak dira. LED motako 40 unitate izango dira, sumendiaren barrutik argi laranja egingo dutenak, erupzio baten antzera. Kraterraren ertzetik argi izpiak aterako dira, eta multzoari itxura magikoa emango diote» zehaztu du Ernesto Gascok.

Su Mendia proiektuaren aurrekontua 138.888 euro dira, eta gauzatzeko epea 8 aste izango da, lanak hasten direnetik.

Lehenengo alkateorde Ernesto Gascok uste osoa du «sumendi hau plazarako nortasun ezaugarri berria izango dela. Batzuek laututa utzi zuten, alde bakarreko erabakiz hura burutzen zuen eskultura eramanda. Orain berezko indarra izango du, diseinu polita, eta elementu nabarmena izango da Anoetako estadioak, ospitaletako igoerak, kirol eremuko sarrerak, ikastetxeek eta auzoaren erdiguneak osatutako ingurunean.»

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE