Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2017 URT 02

ERREGE MAGOAK DONOSTIARA IRITSIKO DIRA GOIZEKO 11:00ETAN KONTXAKO HONDARTZATIK

Errege Magoek iragarri dutenez, goizeko 11:00etan iritsiko dira Donostiara, hirian denbora gehiago egon ahal izateko eta Antigua, Intxaurrondo eta Bidebieta auzoak bisitatu ahal izateko. Erregeek geldiuneak egingo dituzte aipatutako auzoetan.

Meltxor, Gaspar eta Baldasar zaldi gainean iritsiko dira Kontxa hondartzatik.. Kontxako Pasealekuan zehar ibili ondoren, Miramar kalera joango dira eta, han, Erregeek antigoaleko automobil estaligabea hartuko dute eta segizioak eta txarangak autobus turistikoan lagunduko diete, bisita egitea pentsatuta duten auzoetan zehar joateko.

Errege Magoak Jose Maria Sert plazan, Sagastieder plazan eta Juan XXIII plazan geldituko dira, haiengana hurbiltzen diren umeen gutunak jasotzeko. Erregeek automobiletik agurtuko dituzte.

14:00etan Udaletxera iritsiko dira. Umeen harrera Udalbatza Aretoan egingo da. Ekitaldia 15:30etan hasiko da eta bi ordu geroago amaituko da. 18:00etan, Erregeen Desfilea hasiko da, Donostiako erdialdeko kaletan zehar.

Desfilean, Erregeekin batera trikitilariak, txarangak, suhiltzaileak, tren turistikoa, Dbus autobus hibridoa eta errege bakoitzaren pajeak joango dira. Desfilean ez dira faltako animalia taldeak. Guztira, 598 parte hartzaile izango dira.

Errege Magoen karrozen apaindura gai anitzekoa izango da: Meltxor erregearena “zilarrezko fantasia” izango da, Gasparren karrozak “Egipto eta piramideak” du izena eta Baldasarren karrozaren elementu nagusia hegodun dragoi erraldoia izango da.

Kabalkada dela-eta, trafikoa moztu edo aldatuko egingo da hiriaren erdialdean, eta aldaketak izango dira, baita ere, autobusen geralekuetan.

3.000 kilo karamelu prestatu dira desfilera joaten diren umeentzat. Karamelu guztiak zeliakoek jateko modukoak izango dira.

Desfilea 19:00etan amaituko da. Gero, Ekialdeko Errege Magoak ospitaletara abiatuko dira.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE