Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2016 ABU 12

EGUZKI-KARGAGAILU ADIMENTSUA JARRI DA IGENTEA KALEAN, SMARTKALEA PROIEKTUAREN ESPARRUAN

Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak eta iPlay enpresak, Donostiako Sustapenaren SmartEnergy Klusterreko kideak, kargagailu adimentsua ezarri dute SmartKalea proiektuaren esparruan aurreikusitako ekintzen barnean, “iraunkortasuna sustatzeko, tokiko enpresen proiektu berritzaileak babesteko eta hiriko SmartKalea proiektua eta SmartCity estrategia ezagutzera emateko” helburuarekin, Ernesto Gasco zinegotziak adierazitakoaren arabera. “SmartKalea proiektua emaitza oso interesgarriak izaten ari da, eta inpaktu handia sortu du nazioarteko foroetan”, nabarmendu zuen Gascok.

Biztanle gehienek telefono edo gailu mugikor bat dute. Eta haien eragozpen handienetariko bat bateria berehala agortzea denez, komunikatzeko aukerarik gabe geratzen dira. Era horretan, sistema honi esker, smartphonea edo tableta edonork erraz eta modu erosoan karga dezake espazio publiko batean.

Instalatu den ekipoa (Usbe) eguzki-kargagailu bat da, erabat autonomoa, sare elektrikora konektatu beharrik ez dagoena. Eguzki-kargagailua diseinatzerakoan, zuhaitz batean inspiratu dira, elementu ekologiko garrantzitsua bezala; horren azpian mugikorrak eta pertsonak babesten dira, eta itxura soila hartzen dute. Egitura hasteko, metalezko zilindroa (enborra), bi eserleku eta masta inguratzen duen mahaia jarri dira (eraztun edo hirusta eran). Goiko aldean aterki zirkular zeharrargia jarri da, SmartKalearen diseinu propioarekin, eta horren gainean panel fotovoltaikoa aurkitzen da.

Gailuaren oinarria altzairu herdoilgaitzezkoa da, eta lau USB ataka ditu; beraz, 4 gailu mugikor batera eta doan karga daitezke energia iraunkorrarekin (mugikorrak edo tabletak). Denborarik gehiena eguzki-erradiazioaren aurrean aurkitzen denez, Usbe-aren bateriak erabat kargatuta egongo dira; berriz kargatzeko 24 orduko autonomia baitute. Gainera, bandalismoaren aurkako diseinua du, eta mugikortasun murriztuko pertsonentzat egokituta dago.

Usbe eguzki-kargagailu adimentsuak energia elektrikoaren kontsumo publikoa murriztea sustatzen du, energia garbia eta berriztagarria erabiliaz. Eguzki-energia fotovoltaikoa transformatzeko, eguzki-panela erabiltzen da energia elektrikoan, eta gailu mugikorrak kargatzeko aprobetxatzen da USB ataken bitartez. Energia hori bateria batzuetan gordetzen da, pilatuta mantentzearren; hortaz, sistema horrek inolako arazorik gabe funtziona dezake aurkako baldintza klimatikoetan, gauez edo zerua estalita dagoenean.

SmartKalea proiektuaren helburua da, era horretako ekimenen bidez, ondorengoak sustatzea: iraunkortasuna, berrikuntza teknologikoa, energia-eraginkortasuna, herritarren parte-hartzea, hiriko garapen ekonomikoa eta gardentasuna, teknologia berritzailea erabiliaz. Eta hori guztia lankidetza publiko-pribatuko ereduan oinarritzen da. Besteak beste, honako hauek hartzen dute parte: Udaleko sail ezberdinek Donostiako Sustapenak koordinatuta, enpresa eta kolaboratzaile teknologikoek, saltokiek eta ostalaritzak eta herritarrek.

Orain arte, jarduera horiek Donostiako Kale Nagusian gauzatu dira. SmartKalea proiektua Alde Zahar osoan eta Altza auzoan hedatu nahi da (Gipuzkoako Foru Aldundiaren baterako finantzaketarekin), aldi berean jarduera berriak sartuta Smart eremuan.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE