Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2016 ABE 12

UDALAK AZTERLAN BAT EGITEKO AGINDU DU ZUNDAKETA TEKNIKAREN BIDEZ ONDARRETAKO HARRIEN BOLUMENA EZAGUTZEKO

Producto Producto

Donostiako Udalak, Kosta Zuzendaritzaren baimenarekin eta Aranzadi Zientzia Elkartearen eskutik, azterlan geologiko bat eramango du burura Ondarretako hondartzan bertan pilatutako harri/zaborren bolumena, hedadura eta sakonera maila ezagutzeko.

Donostiako lehen alkateorde Ernesto Gascok adierazi duen bezala, kontua da "aspaldi honetan hondartzako erabiltzaile asko eta askori halako buruhausteak eragiten dizkion harrien arazoaren munta ahal den eta zehatzen definitzea. Azterlanaren emaitzek arazoa konpontzeko bide egokiena zein den ikusteko aukera emango digute".

Azterlan hau burura eramateko, eta Aranzadik proposatuta, zundaketa deritzon teknika erabiliko da, teknika horren bidez benetako balioespen bat egiteko zuzeneko laginketa, laginketa egokia eta eraginkorra, ahalbidetzen baita kostu txikiarekin eta ingurumen arloko inpaktu apalarekin.

Sakonera maila txikian edo ertainean egiten diren indusketak dira zundaketak, hondeatzeko makinekin bideratzen dira. Teknika horri esker, in situ azter daiteke eremua, ateratako materialak eta zundaketak agerian utzitako hormak aztertu daitezke, eta behar izanez gero, laginak hartzeko aukera eskaintzen du gerora aztertu ahal izateko; hortaz, informazio osoena eta fidagarriena eskaini ohi duen esplorazio metodoa da.

Gascok adierazi duenez, "zundaketa teknikaren bidez 30 puntu zundatuko dira Ondarretan, 6 metroko sakonera mailaraino iritsi ahal izango dira hondartzaren goiko aldean, eta metro eta erdiko mailaraino ur bazterrean. Zundaketa horiek gutxienez metro zabal izango dira, zundaketek agerian utzitako horma zatiak aztertu ahal izateko." Hondeatzeko makina bat erabiliko da, eta kazola/bahe zentrifugo bat izango du harea eta harri koskorrak edo zaborrak bereizi ahal izateko.

Izaera antropikoko zaborrak Ekotradeko plantara (Astigarraga) eramango dira, han pisatuko eta identifikatuko dira. Hondartzako substratuaren atala osatzen duten elementu naturalak berriro ere utziko dira hondartzan, zundaketek iritsitako maila sakonenean, eta haien gainean zabalduko da ateratako hondarra.

Ernesto Gascok adierazi duenez, "Aranzadiren arabera 50 tona inguru atera daitezke material antropiko egiaztatuetan burura eraman beharreko 30 zundaketetan; Astigarragako plantan aztertu ondoren, eraikuntzan erabiltzeko material gisa birziklatu ahal izango dira".

Bide publiko eta ingurumen arloko zinegotzi Alfonso Gurpeguik lagunduta, lehen alkateordeak esan du "zundaketa bidezko analisi horren emaitzek aukera emango digutela Ondarretan azaleratzen diren harri eragozgarrien arazoari aurre egiteko balizko konponbideak zehazteko".

Ez da hondartza honetan azken urteetan egiten den lehen azterlana. Aranzadi Zientzia Elkarteak 2013an egin zuen azterlan batek agerian utzi zuen Ondarretako harrien jatorri antropikoa, hau da, azken 140 urteetan zehar gizakien era askotako jardueretatik etorritako zaborrak direla.

Beste erakunde batzuek ere arazo honi buruzko azterlanak egin dituzte, Ocsak 2015ean, Esgemarrek 2015ean, Aztik... Kosta Zuzendaritzak ere Ondarretako eta Kontxako hondartzen gaineko jarraipen lanak egiteko agindu zion CEDEXi.

Aranzadi Zientzia Elkarteak eskaturik, "Ondarretako Hondartzatik Arido Handiak Ateratzeko Bideragarritasun Azterketa" idatzi zen. Txostenaren arabera, bideragarria da Ondarretako Hondartzan aldiro-aldiro azaleratzen diren arido handiak ateratzea, hondartzan ez baitu prozesu atzerakorrik eragingo horrek, osaeraren dinamikaren emaitza baita haien jatorria.

2016ko ekainean Udalak Ondarretako hondartzako arido handiak ateratzeko baimena eskatu zuen; arido handi horiek hondartzak garbitzeko zerbitzuaren traktoreei lotu dakizkiekeen harriak ateratzeko lanabesak edo makinak erabilita aterako ziren. Kosta Zuzendaritzak jarri zituen baldintzen arabera, harriak soilik eskuz ateratzeko baimena jaso zen.

Aranzadik Ondarretako hondartzatik ateratako harrien azterketa petrologikoa egin zuen UPV/EHUko Mineralogia eta Petrologia sailak, eta jatorri naturaleko eta antropikoko harriak bereizi zituen. Izaera antropikoko harrien artean, inguruko aspaldiko eraikinen hormen suntsipenarekin edo beste obra batzuekin dute zerikusia segur asko (esate baterako, ofitak eta arroka bolkanikoak). Beste puska batzuk berriagoak dira, esate baterako, harri xabaletan moztutako granito exotikoen zatiak, uralita puskak, teilak eta abar. Eta inguruneko litoestratigrafiarekin lotu daitezkeen harriak edo arroka puskak daude, itsas jatorriko bioturbazio gutxi ageri duten arren, halakoak pilatu direnetik denbora gutxi joan dela agerian uzten dutela.

 

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE