Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2024 AZA 06

ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA ZERBITZU AURRERATUAK: DONOSTIAKO BPGAREN % 50

Ane Oyarbide: “2023an argi ikusi dugu hiriak bere hazkunde ekonomikoa nola sendotu duen hirugarren sektore oso kualifikatu bati esker; eta gauza bera gertatu da ekintzailetza-tasarekin, 1.600 enpresa berri sortu baitira, horietako asko I+Gra bideratuak"

Hiriak hazkunde ekonomikoaren bidetik jarraitu du 2023. urtean: BPGren urte arteko aurrerapena % 5,5ekoa da termino nominaletan (8.781 milioi euro eta % 1,9ko hazkundea termino errealetan); beraz, BPG 46.437 eurokoa da biztanleko (urtetik urterako % 5,3tik gora), eta langabezia-tasa % 5,9koa.

Enpleguari dagokionez, KIBS zerbitzuen esparruak sendotasuna erakutsi du; izan ere, Donostian kontratazioaren eragileetako bat izan da. Zehazki, 34.787 lagun enplegatzen ditu, hau da, hiriko enplegu guztien % 35,5. Beste datu oso esanguratsu bat: 2023an sortutako 1.600 enpresa berrien % 25 sektore honetan sortuak dira, COTEC Fundazioak berriki egindako ikerketa baten arabera, Donostia Espainian enplegu teknologiko handiena duten 100.000 biztanletik gorako hiriburua bihurtuz.

I+Gn egindako inbertsioak hiriko BPGri egiten dion ekarpena % 3,7 da, EAEko eta Gipuzkoako batez bestekoaren gainetik (% 2,0 eta % 2,6, hurrenez hurren); I+Gn, berriz, biztanle bakoitzeko egindako inbertsioaren ratioa 1.724,4 eurokoa da, hau da, Madrilen (% 760 €/biztanleko), Katalunian (619 €/biztanleko) eta Nafarroan (617 €/biztanleko) baino nabarmen handiagoa. 

Ane Oyarbide Ekonomia eta Tokiko Enpleguko zinegotziak azpimarratu duenez, Donostiarako garrantzitsua da gure hiria zientziaren eta teknologiaren arloan erreferente gisa indartzea, sektoreak inbertsio handiak erakartzen dituelako, kalitatezko enpleguak sortzeko gaitasuna duelako eta hiriko ekonomia dinamizatzeko gai delako. Oyarbideren hitzetan, “hiriaren etorkizuneko ekoizpen eredua bultzatzeko jarraitzen ari garen bidea errealitate bat da, eta zifra horiek hala uzten dute agerianâ€.

Azken hamarkadako langabezia-indizerik txikiena

2023ko Barometroaren arabera, Donostian lanean ari direnak guztira 82.649 lagun dira; horietatik 42.049 gizonak dira eta 40.600 emakumeak. Beraz, datu hauek ikusita, langabezia-tasa % 5,9koa dela esan daiteke. Eta, Ane Oyarbide Ekonomia eta Tokiko Enpleguko zinegotziaren arabera, "lan merkatuaren portaerarekin lotuta lortu ditugun datuak benetan onak izan dira. % 5,9rekin, langabezia-tasa txikiena duen EAEko hiriburua gara oraindik ere, eta EBrena baino tasa txikiagoa da gurea (Europan % 6,4koa da eta)." 

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE