Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2020 OTS 24

UDALAK INFORMAZIO ESPEDIENTEA IREKI DU URUMEAKO ISURKETARENGATIK

foto DV

foto DV

Donostiako Udaleko Ekologia Zinegotzitzak informazio espedientea ireki du Urumea ibaira Agirre Lehendakariaren zubi parean hainbat bider egin den isurketagatik.

Alorreko zinegotziak, Enrique Ramosek, honako hau adierazi du: “Ingurumeneko Departamentuak zigor ahalmenik ez duen arren, aholkularitza enpresa espezializatu bati agindu diogu txosten bat egiteko, isurketa honen eta hirian behin eta berriz gertatzen diren beste batzuen jatorriak eta arrazoiak aztertu ditzan”.

Ramosek esan duenez, “idatzi bat bidali diogu Eusko Jaurlaritzaren URA Agentziari, hura baita zigor ahalmena duen organismoa, isurketa horien erantzuleak zaintzeko, kontrolatzeko eta, hala badagokio, zigortzeko”.

Ekologiako Zinegotzitzak, gainera, Udaltzaingoari eskatu dio bere eskumenen barruan horrelako ekintza guztiak zaintzeko eta zigortzeko, hark egin baitzuen atestatua. “Ofizialki berretsi ez den arren –esan du Ramosek– badirudi isurketa Euskal Trenbide Sarearen obretatik datorrela, eta hari ere idatzi diogu Topoaren obrak egikaritzen ari diren enpresak kontrola ditzan”.

Ekologiako eta Gune Publikoetako departamentuak koordinatuta ari dira lanean horrelako ekintzak hautemateko eta zigor espedienteak irekitzeko.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE