Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2023 MAR 14

UDALAK BERRIZ BERRI KANPAINA MARTXAN JARRI DU, KONTSUMO ARDURATSUA SUSTATZEKO

Martxoaren 15ean, Kontsumitzaileen Eskubideen eta Kontsumo Arduratsuaren Munduko Eguna izango da. Hori dela eta, Donostiako Udalak Berriz berri kanpaina martxan jarri du, herritarrak objektuak berrerabiltzeari buruz sentsibilizatzeko.

Ekologiako zinegotzi Marisol Garmendiak gogora ekarri du “egunerokoan darabiltzagun produktu eta elementuetako askok zakarrontzian amaitzen dutela, akats txikiren bat dutelako edo zertxobait hondatu direlako. Egoera hori aldatu behar dugu, eta objektu horiei beste bizitza bat eman, berrerabili. Zenbaitetan, konponketa txiki bat aski da: moldaketa bat egitea ustez ezertarako balio ez zuen bizikleta batean; adabaki bat jantzi batean, alferrikako gastu bat ez egiteko; eta, halaber, beharrik gabe sortzen diren hondakinak murriztea. Kanpainaren xedea egungo kontsumo ereduan —ekonomia zirkularrean— aldaketak sustatzea da. Ohitura berri horiek laguntza handia dira gure ongizaterako eta poltsikorako, neurriz kanpoko kontsumoa saihesten baita; eta, jakina, garrantzitsuak dira planetaren jasangarritasunari begira ereâ€.

Berriz berri kanpainaren bidez, hiriko konponketagintzari ikusgaitasuna eman nahi zaio, eta berrerabiltzea errazten duten aukerak bultzatu. Kanpaina Donostiako Udaleko Osasuna eta Ingurumen Sailak eta Cristina Enea Fundazioak abiarazi dute.

Kanpainaren jomuga herritarren hainbat sektore dira, eta jarduera egitarau baten bitartez gauzatuko da, 2023an zehar

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE