Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2021 URR 19

UDALAK BEDERATZI POSTU ATERA DITU LEHIAKETARA HIRIAN TXURRO-DENDAK JARTZEKO

Donostiako Udalak lehiaketa publikora aterako ditu hiriko hainbat tokitan bederatzi txurro-denda jartzea, 4 urteko indarraldiarekin.

Miguel Ãngel Díez Hiri Mantenimenduko zinegotziak adierazi duenez, “txurro-dendek neguko denboraldian eta 2025. urtera arte bide publikoan bete ahal izango dituzten espazioak mugatu nahi ditugu. Urte osoan txurro-denda finko iraunkor bat egon daitekeen begiratu dugu, baina ez dugu leku egokirik aurkituâ€.

Azaroaren 1etik otsailaren 28ra bitartean txurro-dendak jartzeko bederatzi lekuak hauek dira: Julio Caro Baroja plaza, Easo plaza, Katalunia plaza, Bartzelona etorbidea, Larratxo plaza, Harria parkea, Sagastieder plaza eta Frantzia pasealekua. Beste kokaleku bat, bederatzigarrena, Anoetako Estadioa da. Txurro-denda mugikorra egunero erabili eta erretiratu ahal izango da partidak, kontzentrazioak, edo azoka egunetan... Oraingoan, Urdaneta kalea (Koldo Mitxelena ondoan) eta Clara Campoamor plaza bezalako kokapenak baztertu dira.

Deialdiaren oinarrietan ezartzen denez, txurro-dendek ezin izango dute 24 metro koadrotik gorako (6x4m) azalera hartu bide publikoan, eta beharrezko elementuak izan beharko dituzte jarduerak, batez ere frijitzeko orduan, bizilagunei edo ibiltariei eragozpenik ez eragiteko. Keak ateratzeko kanpaiak, iragazkiak, desodorizatzaileak, etab. dira. Halaber, kokatzen diren ingurunean inpaktu negatiborik eragiten ez duen estetika izan beharko dute. Diezek adierazi duenez, “azokaren itxura saihestu nahi dugu, eta irudi ezaguna izan dezatela, horma zuriekin eta garbitasun egoera nabarmenarekinâ€.

Lehiaketaren oinarrietan ezartzen denez, hondakinak uzteko paperontziak 10 metroko erradioan jarri behar dira, eta horiek ezin dute ez lurzorura ez hiri-altzarietara ainguratutako elementurik eduki, eta ordutegiak ez dira 22: 00etatik gorakoak izango lanegunetan eta igandeetan, edo 23: 00etatik beherakoak ostiral, larunbat eta jai-bezperetan.

Txurroak, buñueloak, gofreak, patata frijituak eta antzeko produktuak baino ezingo dituzte saldu, uraz gain. Estadioan dagoenaren kasuan, alkoholik gabeko edariak ere saldu ahal izango ditu. Kokapenak lehiaketa bidez ematen dira, aurkeztutako eskaintza onenen artean.

UDAKO DENBORALDIA

Txurro-dendak ez dira negukoak bakarrik, antolatzen diren jai-ekitaldi guztietan ohikoak baitira. Horregatik, duela urte askotatik hona, negozio horiek neguko denboralditik kanpo instalatzeko lizentzia eta baimen guztiak Donostia Festak elkarteari dagozkio, eta jai orokorrekin (Aste Nagusia, Euskal Jaiak...) edo auzoetako jaiekin batera eman ohi ditu. Kasu horietan, izozkiak, edari freskagarriak eta gainerakoak jartzeko baimenak ere ematen dituen erakunde horrek bere aurrekariak aplikatzen ditu, eta gertaeretara mugatutako instalazioak dira.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE