Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÍN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN

 
 

BERRIAK

2022 MAI 16

POLLOEKO MAUSOLEO BATEAN 17 MILIZIAR ETA GUDARI HILOBIRATUAK DAUDELA ARGITZEN DUEN DOKUMENTAZIO HISTORIKOA AURKITU DUTE

Producto Producto Producto

Aranzadi Zientza Elkarteak, Donostiako Udalak otsailean eskatuta, dokumentazio historikoa aurkitu du, eta bertan, argitzen da Polloeko hilerrian Mausoleo de los Mártires delakoan 17 miliziar eta gudari hilobiratuak daudela.

Udalak Aranzadiri eskaera egin zion memoria historikoaren alde egiten duen lanarekin jarraituz, eta jakitun izanda historia bakarra ez dagoela eta iragana ikuspuntu ezberdinetatik begiratu daitekeela. Hortaz, Udalak lanean dihardu lan ildoa garatzeko eta bultzatzeko hiriko memoria historikoa berreskuratzeko.

Zehatzago, Polloeko hilerriko San Antonio kalean dagoen mausoleoa lotu izan da alde frankistaren biktimekin; baina aitzitik, eskatutako azterketak argitu du aukera handiak daudela bertan miliziarren gorpuzkinak egoteko, hain zuzen ere, Donostia babesteko frankisten aurka borrokatu zuten miliziarren gorpuzkinak.

Mausoleoa 1939an eraiki zen, eta bertan, segidako inskripzioa irakuri daiteke: “A la memoria de los asesinados por defender sus ideales, de Dios y España. Una oración por sus almas”. Bertan aipatutako miliziarren gorpuzkinak lurperatu ziren, frankisten gorpuzkinekin batera. Ikerketa horren arabera mausoleoan 17 miliziar eta gudari lurperatuak izan ziren, eta era berean, ikertzen jarraitzen dute beste 14 ote dauden jakiteko.

Hilobiratuen artean PCE, CNT eta UGTko miliziarrak, zein Milizia Popularrarenak daude. Donostiako Udal Artxiboan eta hilerrian bertan aurkitutako dokumentazioa Gogora institutuaren esku jarriko da, aztertu, lokalizatu eta, hala erabakiko balitz, gorpuzkinak hilobitik ateratzeko. Hori dela eta, Donostiako Udalak biktimen senideak izan daitezkeen familiei dei egin die Udalarekin harremanetan jartzeko euren datuak eskuratu ahal izateko.

• Hauek dira harremanetan jartzeko helbidea eta telefonoa: Giza_Eskubideak@donostia.eus edo 943 48 19 75.

Aranzadi Zientzia Elkarteak ikerketa historikoen gaineko hainbat proiektu garatu ditu, Euskadiko zenbait udalerritan Guda Zibila eta frankismoaren garaian gertatutakoari buruz. Era berean, aitzindari izan da 1936.urteko Gudan eta ondorengo diktadura frankistan errepresaliatuak identifikatzen eta gorpuzkinak hilobitik ateratzen. Halaber, diziplina anitzeko lan-taldea du Antropologiako eta memoria historikako Departamentuan, historialariak, antropologoak eta forenseak osatuta. Horri esker, hainbat ikerketa eta argitalpen egin izan ditu.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE