Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2021 URR 22

NARTZISO HORIZ OSATUTAKO ALFONBRA BAT FRANTZIA PASEALEKURAKO

Producto Producto

Donostiako Udaleko lorategi saileko langileek Frantziako Pasealekuko lorategietako soropila kendu dute egunotan.

Marisol Garmendia Ekologia zinegotziak adierazi duenez, "130.000 nartziso-erraboil hori inguru landatuko ditugu, eta horiek lore-alfonbra bat sortuko dute datorren urtearen hasieran. Espero dugu herritarren gustukoa izatea eta kokagune honek irudi koloretsu eta atseginagoa izatea pasealekurako".

Egun hauetako lanak erraboilak landatzea prestatzen du. Zotalak edo soropil zatiak kendu dituzte, eta lurra aireztu, denboraren poderioz metatu diren harriak kenduz. Soropil zatiak berriro jarri dira erraboilak eskuz landatzen amaitu denean, eta klimatologiak laguntzen badu, urtarrilean edo otsailean loratuko dira.

Garmendiak adierazi duenez, "esku-hartze paisajistiko horrek lan neketsua eskatzen du hasierako ezarpenerako, baina epe luzera, mantentze baxua da. Izan ere, belardia unean-unean itxi beharko da erraboilak sortzen hasten direnean, une horretan oso sentikorrak baitira zapaltzeko. Beharrezkoa da guztiok lorategiak errespetatzea eta zaintzea, batez ere maskotak daramatzatenek, loreen hazkundean eraginik ez izateko".

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE