Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2024 API 12

MUNDU GUZTIKO ADITUEK URAREN KUDEAKETARI ETA GALEREI BURUZKO KONGRESU BATEAN PARTE HARTUKO DUTE DATORREN ASTEAN

Donostiako Kursaala Water Loss konferentziaren egoitza izango da, igande honetatik apirilaren 17ra. Konferentzia horretan, kontabilizatu gabeko ura (galerak) kudeatzeko aurrerapenak, teknikak eta estrategiak aurkeztuko dira.

2002. urteaz geroztik, bi urtean behin izaten da hitzordua, Ur-galeretako Espezialisten Taldeak (WLSG) antolatuta, eta gaur egun ur-galerei buruzko munduko konferentziarik garrantzitsuena da. Azken edizioa Pragan izan zen.

Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotzi Carlos Garcíak hauxe adierazi du: "Sektorearen hitzordu handienetako bat da, eta esan ere esango nuke orain arte egindakoen artean jendetsuena eta garrantzitsuena izango dela, horrek hiriarentzat ere dakarren guztiarekin. 619 dira hitzordu garrantzitsu horretarako izena eman duten kongresukideak, hasieran aurreikusitakoa (360 pertsona inguru) halako bi, aurretik izandako bileretan baino gehiago; izan ere, azkeneko bileran, Pragan antolatutakoan, 380 kongresukide izan ziren".

Aurreko urteetan, hori Vienan, Sao Paolon, Lurmutur Hirian, Shenzen eta Bukaresten egin da konferentzia.

Toki askotako profesionalak etorriko dira, hala nola herrialde hauetakoak: Espainia, Brasil, Italia, Frantzia, Portugal, Ingalaterra, Alemania, AEB, Suedia, Danimarka, Herbehereak, Suitza, Austria, Australia, Zeelanda Berria, Etiopia, Latinoamerika (Mexiko, Kolonbia...), Ghana, Tanzania, Hego Korea, Iran, Jordania, Arabiar Emirerriak, Qatar. Horrela, 69 herrialde osatu arte.

2022ko ekainean formalizatu zen egoitza Donostia izatea. Kongresuko egunetan 129 ponentzia landuko dira, eta, horiez gain, hiru tailer espezifiko egingo dira.

Donostiako hitzorduan, besteak beste, honako gai hauek jorratuko dira: ihesak detektatzeko azken teknikak, sarearen monitorizazioa, ura neurtzeko sistemak, adimen artifizialaren erabilera eta uraren kudeaketa sareetan, eta munduan gai horretan izan diren arrakasten eta porroten analisia, beste hainbat eztabaida eta konferentziaren artean.

Ildo horretan, Carlos Garcíak adierazi duenez, "ur-galerak izatea ohikoa eta arrunta da hiri guztietan, bai hodi-sarea zaharra delako, bai lurrean obrak eta mugimenduak izan direlako… Garrantzitsuena da horiek detektatzeko, kudeatzeko eta kontrolatzeko sistema on bat edukitzea. Donostiak kalkulatzen du uraren % 13 inguru galtzen duela ihesetan.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE