Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2022 URR 11

MERKATARITZA ETA ARTEA, BATERA GROS AUZOAN

Colectiva Kalea ekimenak, kaleko emanaldi eta ikuskizunekin, merkataritzaren, musikaren, artearen eta kulturaren artean sinergiak bilatzen ditu

Donostiako merkataritzak eta bertako artistek bat egin dute Gros auzoan dinamizazio jarduera bat sortzeko. Kaleko emanaldi eta ikuskizunei esker, musikaren, artearen eta kulturaren arteko sinergiak bilatzen dituzte.

Colectiva Kalea biltzeko, elkartzeko eta partekatzeko ekimena da. Donostiako herritarren eta haien kaleen arteko, eta, zehazki, bertako merkataritzarekiko hurbilketa bat. Tokiko kulturaren eta artearen bitartez, kalean hainbat ekintza artistiko garatuko dira gure kultur sareko sortzaile profesionalekin, beren diziplina ezberdinetan ibilbide sendoak dituzten artistekin.

Lankidetza publiko-pribatuko proiektu pilotu bat da, eta, lehenik eta behin, Gros auzoko Kale Berriaren eta Kolon pasealekuaren artean garatuko da. Donostiako tokiko artistak eta sortzaileak beren proposamenak garatu ahal izateko laguntza behar dute. Bestalde, tokiko merkataritza auzoak eta kaleak girotzen eta dinamizatzen ahalegintzen ari da beti. Batasun horretatik sinergiak sortuko dituzten proiektuak garatzeko eta sortzeko beharra sortu da.

Marisol Garmendia Donostiako Udaleko Ekonomia eta Merkataritza Bultzatzeko zinegotziak adierazi duenez, "oso positiboak dira merkataritza, artea eta tokiko kultura auzo-ingurune batera hurbiltzeko dinamika horiek, hiriko beste eremu batzuetarako erreferente izan baitaitezke. Kalea dinamizatu nahi dugu, bizitasunez bete ekintza artistikoen bidez, eta Merkataritza auzoko bizitzaren eragile nabarmena dela erakutsi. Donostiarrok hurbilen dugun merkataritza biziki estimatu behar dugu, gizarte eta auzo harremanak egituratzen dituena eta hiriaren garapenean garrantzi handia duena baitaâ€.

San Sebastian Shopseko, Iñigo Garcíak gerenteak, "Colectiva Kalean bezalako ekintzek, auzoetako tokiko merkataritza dinamizatzen eta sustatzen laguntzen dute. Gure saltokietan kontsumitzeak dakartzan onurak herritarrei jakinarazten dizkie. Gure merkataritzaren aldeko apustua da, hurbiltasuna eta kalitatezko produktu paregabeak ezaugarri bezala dituenak" adierazi du.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE