Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2024 API 24

IREKITA DA DONOSTIA KIROLA UDA-2024 KANPAINAKO IZENA BEHIN-BEHINEKOZ EMATEKO EPEA

Donostia Kirolak prest du, udako kirol ekintzen kanpaina, «UDA-24». Eskaintza zabala eta askotarikoa da, eta hiriko 33 kirol entitaterekin batera egin da. Ikastaroak ekainaren 24an hasiko dira, eta irailaren 6an amaituko.

Iñaki Gabarain Kiroletako eta Bizitza Osasuntsurako zinegotziak adierazi duenez, "Donostian, udaro espero izaten da eskaintza honen iritsiera. Aire zabaleko kirol-ekintza ugari biltzen du –batez ere itsasokoak–, eta ekintza horiek, hain zuzen, erakartzen dute kanpainaren izen-emate guztien laurden bat, normala denez, uda garai erakargarria baita kirola egitera animatzen direnentzat".

Ikastaroak bi talde handitan banatuta daude: 16 urte arteko ikasleei zuzendutakoak eta gazte eta helduei zuzendutakoak.

Kanpaina honetan gehien eskatzen diren ekintzak kirol anitzekoak, surfa, igeriketa, tenisa eta piraguismoa dira. Espero izatekoa denez, itsasoko ekintzek (surfa, bodyboarda, SUPa, e.a.) estimazio handia izaten dute garai honetan.

Ikasleen artean, kirol anitzeko ekintzek lehen aukera izaten jarraitzen dute. Ikastaro horiek goiz oso bat edo are egun oso bat hartzen dute, eta kirol-mota desberdinak konbinatzen dituzte, bai eta hizkuntzen irakaskuntza edo beste ekintza osagarri batzuk ere. Iaz, 2023an, kanpainan parte hartu zuten ikasle guztien %30ek horrelako ekintzetan eman zuten izena.

Ekintza ezagun horietaz gain, UDA 2024 kanpainak 60 ekintza baino gehiago jarriko ditu aukeran, hala nola arraunketa, arku-tiroa, urpekaritza, bela, mendiko bizikleta, eskalada, skatea, esgrima, hipika, padela eta abar. Aurten, ikastaro batzuk lehen aldiz eskainiko dira: futboleia; pickleballa; Mundaizko ontziralekutik abiatuta, ibaian egitekoak diren kirol-ekintzei buruzko ikastaro bat, eta salbamendu eta sorospen ikastaroak, Zurriolan.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE