Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2020 UZT 06

ILLUNBE DISUASIOKO APARKALEKUA IZANGO DA UDAN ETA HIRIGUNERA JOATEKO DOAKO AUTOBUSA IZANGO DU

Uztailaren 11tik abuztuaren 23ra bitartean, Ilunbeko aparkalekua Donostiako hirigunearekin lotuko duen autobus zerbitzua jarriko da abian. Bi zerbitzuak doakoak izango dira eguneko bisitarien mugigarritasuna errazteko. Hala, haien esperientzia hobetuko da; eta, gainera, hirigunera sartzen den auto kopurua gutxitu eta tokiko merkataritzan kontsumoa bultzatuko da.

Donostia Turismoak bere Gida Planean azpimarratu dituen ardatz nagusietako batzuk dira sostengagarritasuna, hiritarren eta bisitarien arteko oreka eta hiriko mugikortasuna hobetzea. Testuinguru horren baitan sortu da uda honetan Ilunbeko aparkalekua hirigunearekin lotuko duen doako anezka autobusaren – Dbusek eskainiko duen zerbitzua- aldeko apustua. “Helburua da bisitatzen gaituztenei haien ibilgailua aparkatu ahal izateko tokia eskaintzea, hala haien ibilgailuz hirigunera sar ez daitezen; izan ere, egunotan hirigunean pilaketak izaten dira eta are gehiago aurten, hirian egiten ari diren obra ugariak ikusita”, adierazi du Turismo Sostengagarriko zinegotziak, Cristina Lagék.

Donostia Turismoaren, Donostiako Udaleko Mugikortasun Sailaren eta San Sebastian Shopsen eskutik sortu da ekimen berritzaile hori eta eguneko bisitariak erakartzen lagunduko duten doako autobusaren eta aparkaleku-zerbitzuaren bidez, merkataritza eta turismoa bultzatu nahi dituzte.

Bestalde, Mugikortasuneko zinegotziak, Pilar Aranak, honako hau adierazi du: “anezka autobusak Ilunbeko aparkalekua Errondo pasealekuaren hasieran, Menchu Gal parkearen alboan, egingo duen geldialdiaren bidez lotuko du. Zerbitzua 20 minutuz behin eskainiko du 11:00etatik 22:30era bitartean. Geltokia totem eta kokapen-mapa banarekin seinaleztatuta egongo da errazago topatu ahal izateko, eta irteera eta helmuga toki berean egongo dira”.

Aparkaleku-zerbitzua eta doako autobusa honako hauetan jarriko dituzten kartelen bidez iragarriko dira uda osoan: hiriko sarreretan, Donostia Turismoaren webgunean eta sare sozialetan, eta irratiko iragarkietan eta onlineko banner-etan. Gainera, hiriko saltokiek disuasioko aparkalekuaren berri emango dute QR kodea duten display-en bidez. Hemen egongo da informazio guztia irakurgai: www.sansebastianturismoa.eus.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE