Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2023 EKA 14

HONDARTZA-DENBORALDIRAKO ZERBITZU GUZTIAK PREST

Datorren ostegunean, ekainak 15, hiriko hondartzetako zerbitzu guztiak prest egongo dira udaldirako.

Miguel Ãngel Díez Mantentze-eginkizunetan dagoen zinegotziak esan duenez, «ostegunean toldoak, itzalkinak eta karpak erabilgarri egongo dira Donostiako hiru hondartzetan. Kontxa hondartzako 440 toldoek badituzte esleituta beren erabiltzaileak. Ondarretan, 424 toldoek eta 198 itzalkinek ere badituzte erabiltzaileak izendatuta. 98 karpetatik, berriz, 26 libre gelditu dira. Zurriola hondartzan, 240 toldoetatik 78 libre gelditu dira.»

Esleitu gabe gelditu diren toldo eta karpak, egun bakoitzeko alokatu ahal izango dira. Toldoaren prezioa 13,10 eurokoa da, eguneko, eta karpa, 21,90 eurokoa.

Bestalde, ekainaren 15ean, alokairuko aulkiak (eguneko euro 1) eta Zurriolako etzaulkiak (eguneko 3,5 euro, eta 8,40 euro itzalkina badu) zerbitzuan jarriko dira.

«Gainera, Kontxa hondartzan, mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonentzako bainu lagunduaren zerbitzua ere hasiko da. Zerbitzuak hiru aulki anfibio ditu, eta irailaren 15era arte iraungo du, 11:00etatik 19:30era. Aldez aurretik hitzordua eskatu behar da, 662 387 008 telefonora deituta», gogorarazi du Díezek.

Ekainaren 1etik, sorospen-zerbitzua martxan dago Donostiako hondartzetan. Ekainaren 15etik aurrera, zaintzak ordutegi zabalagoa du. 10:00etan hasi eta 20:00etan amaituko da.29 lagunek lan egingo dute sorospen-zerbitzuan. Uretako bi motor izango dituzte, larrialdiei erantzun ahal izateko.

Eguneroko garbiketari dagokionez, ekainaren 15etik irailaren 15era arte intentsitate eta baliabide handienekin egiten da. 22 langile arituko dira lan horretan, hondartzak egoera ezin hobean uzteko egunero. Gauean, baheketa egiten da hiru hondartzetan. 10etarako bukatuta egoten da, inolako eragozpenik ez sortzeko erabiltzaileei. Ordu horretatik aurrera, hondartzak eskuz garbitzen dira (paperontziak hustu, aldageletako eta Kontxako arkupeko sarbideak ekortu, eta abar). Horretaz gain, ontzi batek egunero jasotzen ditu badian ur gainean izaten diren zikinkeriak; eta gabarroiak eta Santa Klara uhartea ere garbitzen ditu.

Egunero bi aldiz husten dira hondartzetan jarritako paperontziak. Gaur egun, koloreen arabera bereizten da, jada, bakoitzean bota beharreko hondakina. 160 paperontzi daude Ondarretan, 160 Zurriolan, 130 Kontxan eta 60 Santa Klara uhartean.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE