Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2020 MAR 02

HIRIKO EKIALDEKO SALTOKIENTZAKO LAGUNTZA BERRIAK

200.000 euro jarriko ditu establezimenduak modernizatzeko eta saltoki berriak irekitzeko; 5.000 ¤-ra bitarteko laguntza eskura daiteke

Jarduera ekonomikoa eta komertziala, hiri-ehuna suspertzea, enpresa berriak sortzea eta saltoki berriak irekitzea sustatzeko helburuarekin, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak, Donostiako Sustapenaren bitartez, laguntza-programa bat ireki du establezimenduak modernizatzeko eta berritzeko eta saltoki berriak eta hurbileko zerbitzu pertsonalak irekitzeko Donostiako Ekialdeko auzoetan: Altza, Intxaurrondo, Mirakruz-Bidebieta, Egia, Ategorrieta-Ulia, Loiola eta Martutene.

Ekonomia Bultzatzeko zinegotzia den Enrique Ramos ondorengoa adierazi du: “laguntza horien bitartez, hurbileko merkataritza biztanleen kontsumo-ohituren aldaketetara egokitzea nahi dugu, eskaintza erakargarriagoa eginaz. Modu horretan, txikizkako merkataritzari erreminta berriak eskaintzen dizkiogu lehiakorragoa izan dadin”.

Laguntzak Donostiako Sustapenaren web orrialdearen bitartez eska daitezke, eta pertsona fisiko edo juridikoentzat eta behe solairuan kokatutako establezimendu baten edo gehiagoren titularrak direnentzat eta jardunean dituztenentzat dira. Jarduera nagusiak honako hauetakoren bat izan behar du: txikizkako merkataritza (elikadura-produktuak, edariak eta tabakoa); elikadurazkoak ez diren produktu industrialak; etxerako artikulu elektrikoen konponketa; garbitegiak, tindategiak; ile-apaindegiak eta edertasun-institutuak; argazkigintza-zerbitzuak eta fotokopienak; tabernak, kafetegiak, jatetxeak eta txurro-dendak, bidaia agentziak, irakaskuntza jarduera batzuk, estomatologiako eta odontologiako kontsulta klinikoak, naturopatia eta akupuntura zerbitzuak eta zerbitzu parasanitarioak, albaitaritzako kontsultak eta klinikak.

Eskaerak aurkezteko epea irekita egongo da harik eta baliabide ekonomikoak (200.000 €) agortu arte edota deialdia 2020ko urriaren 1ean ixten den arte. 

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE