EKINN Donostiako Berrikuntza eta Ekintzailetzarako Nodoak urtebete bete du donostiarren eskura, eta ekosistemako eragileen arteko lankidetzaren aldeko apustua egin du. Apustu hori Donostia Sustapenak hartutako konpromisoaren erantzuna da: hiriko ekonomia eta enplegua sustatzeko proiektu ekintzaileen garapena bultzatzea. Lankidetza horri esker, 5500 pertsona baina gehiagok bisitatu dute hiriko erreferentzia gune hori, eta konexiorako plataforma bihurtu dute EKINN.
Lehen urteko balantzea egiterakoan, Ekonomia eta Tokiko Enpleguko zinegotzi Ane Oyarbidek zera nabarmendu du: “espazio hurbil eta ireki honek 4.500 m2 ditu eta hiriko erdigunean bertan dago kokatua, San Bartolome gainean. Bertan, udal sozietateak ekintzaileen esku jarritako baliabide guztiak biltzen dira, eta osoko laguntza pertsonalizatua eskaintzen zaie: informazioa eta orientazioa, prestakuntza espezifikoa, aholkularitza, laguntza ekonomikoak, lanerako guneak eta promozioa eta ikusgarritasuna. EKINNek tokiko talentu gazteari ere etxebizitzarako sarbidea erraztu nahi dioâ€.
Gaur egun EKINNen eskainitako ekintzailetza arreta eta orientazio zerbitzuak hurbilak eta pertsonalak dira. Ireki zenetik, 952 pertsonari eta 229 proiekturi eman zaie babesa, bai eta aholkularitza ere, ohiko ekintzailetzan zein ekintzailetza berritzailean. Donostia Sustapenak hirian ekintzailetzaren alde egindako apustua indartu egin da azken 3 urteetan, urteko inbertsioa bikoiztuz, urtean bi milioi euro baino gehiagorekin, eta 2015etik 15 milioi euro ingurura igoz. Apustu tinkoa eta denboran zehar iraun duena.