Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2021 URR 25

DONOSTIAN HEGAZTI HABIAGILEEN 91 ESPEZIE DAUDE

Aranzadi Zientzia Elkarteak, Donostiako Udalarekin elkarlanean, Hegazti habiagileen atlasa argitaratu du. Liburu horretan, udalerrian ugaltzen diren hegazti-espezieen banaketari buruzko informazio eguneratu eta zehatza biltzen da.

Marisol Garmendia Ekologiako zinegotziak adierazi duenez, “Donostian hegazti-espezie ugari daude, eta beharrezkoa da horiek babestea eta ezagutzea. Ornitologia-aberastasun hori zabaltzea funtsezkoa da, ez bakarrik herritarrek zer espezie mota ditugun jakin dezaten, baizik eta baita espezie horiek zaintzeko eta babesteko beharraz kontzientziatzeko ere. Horixe da Aranzadiren lan osatu honek dakarren balio erantsiaâ€.

Monografia honekin, lau urtean egindako lan bat ondu da, udalerrian aurrekaririk ez duena: landa-prospekzio sakon bat egin da, eta, ondoren, datuak aztertzeko eta idazteko lan zehatz bat. “Donostian orain arte biodibertsitatearen arloan egin den lan zientifiko zehatz eta handinahiena da. Inoiz ez da lortu halako ezagutza zabal eta zehatza fauna edo flora ez den beste talde biologikoei buruz. Bartzelona izan ezik, estatuan ez dago beste hiririk orain aurkezten ari garen hau bezalako atlas ornitologikorik duenikâ€, Arizagak adierazi duenez.

Guztira, hegazti habiagileen 91 espezie hauteman dira. Nabarmentzeko modukoa da zifra hori, Gipuzkoa guztian 125 espezie inguru baitaude. 91 espezie horietatik, 15 Europako espezie mehatxatuen edo kontserbaziorako espezie lehenetsien zerrendetan agertzen dira. Espezie mehatxatuenen artean, aipatzekoak dira miru gorria, ubarroi mottoduna, txirritxo txikia eta uhalde-enara. Bestalde, espezie batzuk, hala nola antzandobi arrunta eta landa-txolarrea (azken horren senide hurbila da etxe-txolarrea, hura baino ezagunagoa), oso urriak dira udalerrian, eta, gainera, atzeranzko joera dute Euskadin, landazabal atlantiko tradizionalaren eraldaketaren ondorioz.

Udalerriko espezierik ohikoena etxe-txolarrea da: 28.000 ale daudela zenbatesten da. Horren atzetik, zozo arrunta eta txantxangorri europarra ageri dira (10.000 ale bakoitzeko). Askoz atzerago, badira beste espezie batzuk ere, parke eta lorategietan oso ohikoak, hala nola kaskabeltz handia (3.000 ale inguru daudela zenbatesten da).

Beste muturrean, espezie urrienak daude. Espezie handiak dira, hala nola kaio beltz atlantikoa eta miru gorria, eta horietatik bikote bakarra detektatu da. Gaueko harraparietatik, mozolo europarretik zehazki, bikote bakarra hauteman da. Beste batzuek, hala nola urobi euroasiarrak, 130 ere lurralde izan ditzakete udalerrian.

Atlasak balio handia du, ez soilik arlo zientifikoan, baizik eta baita kudeatzaileentzat baliagarria delako ere; izan ere, horri esker, gure hegaztiak kontserbatzeko balio handiena duten udalerriko eremuak identifikatu ditzakegu. Gainera, informazioa nahiko modu dibulgatzailean aurkeztu da, eta, beraz, atlasa erakargarria da publiko zabalarentzat, hiriko eta inguruko natura-ondare aberatsa zuzenean ezagutu ahal izateko.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE