Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2023 MAR 29

DONOSTIAKO BI IKASTETXEK PATIOAK ESKOLA ORDUTEGITIK KANPO IREKIKO DITUZTE, AISIALDI OSASUNGARRIAREN ESKAITZA HANDITZEKO

Ekimen hori ‘Patio irekiak plan onean’ programaren barruan dago. Programa horren bidez, eskolaz kanpoko jardueren eskaintza bermatu nahi da, haurrentzako bizimodu osasungarria sustatzeko. Haurren Obesitatea Murrizteko Plan Estrategiko Nazionalaren (2022-2030) eta Lehen Hezkuntzarako Osasun Publikoaren 2022ko Estrategiaren garapenaren barruan kokatzen da programa hori.

Haurrek jarduera fisikoa ingurune seguruetan eta profesionalen laguntzarekin egitea errazteak, haurrei eta haien familiei bizi-ohitura osasungarriak hurbiltzeak, eta, gainera, jarduera horiek bizi diren auzoetako ikastetxeetan egiteak, desberdintasunen murrizketa areagotzen du, eta, horrez gain, eragin positiboa du haurren –bereziki egoera zaurgarrienean daudenen– osasunean eta ongizatean. Helburu horiek kontuan hartuta, Aste Santuaren ondoren, programa hori Donostian modu pilotuan jarriko da martxan Donostiako bi ikastetxetan: Altzako Herrera HLHI eta Intxaurrondoko Hegoa HLHI ikastetxeetan.

Ernesto Gasco Haurren Pobreziaren aurkako goi-komisarioak programa honen garrantzia nabarmendu du haurren osasuna eta ongizatea hobetzeko: ‘Patio irekiak plan onean’ ekimenak funtsezko elementu guztiak ditu desberdintasuna murrizteko, gizarte-kohesioa sortzeko eta haurren obesitatea murrizteko, hori baita gure erronka handietako bat».

Marisol Garmendia Garapen Ekonomikoko zinegotziak azpimarratu du «pozik daudela programa honetan parte hartzearekin, eskola-orduetatik kanpo aisiaeskaintza handitzeko, bizikidetza-espazioak handitzeko eta bizimodu osasungarriak sustatzeko. Haurrentzat espazio segurua da eskola, lagunduta sentitzen dira, eta, horregatik, ikastetxeetako patioak espazio oso interesgarriak dira horrelako jardueretarako».

Proiektuak doako jarduerak jarriko ditu abian hautatutako ikastetxeetako patioetan, astelehenetik ostiralera, bi orduz. Haurrei zuzendutako jarduera dinamizatuak izango dira, langile kualifikatuek zuzendutakoak: aisia aktiboa, kiroleko-aisia, aisia artistikoa eta ludikoa, jarduera fisiko aerobiko moderatua eta tailerrak zein hitzaldiak, besteak beste, sukaldaritza osasungarriari, ongizate emozionalari, autoestimuari eta abarri buruzkoak. Ikastetxeek eta irakasleek aukeratuko dute zein ikaslek izango duten lehentasuna programan parte hartzeko, hain zuzen ere kirol-jarduerak egiteko aukera gutxiago dituztelako edo ohitura osasungarriak hartzea indartu behar dutelako.

Estatuko sektore publikoko fundazioa den Fundación Estatal Salud, Infancia y Bienestar Social (Fundación CSAI) fundazioarekin sinatutako lankidetzahitzarmen baten bidez egituratzen da Donostiako Udalak Patios abiertos: en plan bien proiektuan duen partaidetza. Urteko 30.000 eurokoa izango da alderdi bakoitzaren ekarpen ekonomikoa. Hitzarmenak urtebete iraungo du, eta beste urtebetez luzatzeko aukera egongo da.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE