Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2023 UZT 18

DONOSTIAK JARDUKETA-PROTOKOLO BAT ONETSI DU KARABELA PORTUGALDARRAK HELDUZ GERO NOLA JARDUN JAKITEKO

Azken asteetan, karabela portugaldarrak ugaritu egin dira EAEko kostaldean eta Donostiako hondartzetan, eta Donostiako Udalak dagoeneko badu jarduketa-protokolo bat, halakoak begiztatu eta inori heltzen diotenerako.

Protokoloak hainbat azpieremutan banatzen ditu hondartzak. "Horrekin lortu nahi dena da, karabela portugaldar bat ikusiz gero, horrek ez eragitea hondartza guztiari, baizik eta soilik hura agertu den eremuari. Begiztatzeaz gain norbaiti heldu badiote, orduan hondartza guztian hartuko dira neurriak, are itxi ere", adierazi du Carlos García Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak.

Ikusten bada hiru karabela portugaldar baino gutxiago daudela, bandera horia jarriko da ale horiek azaldu diren azpieremuan, baita marmoken logotipoa duen bandera ere. Hondartzako megafoniatik mezu hau entzungo da: "Karabela portugaldarra begiztatu da bainu-eremuan. Mesedez, kontu handiz bainatu". Azpimeremu horretan libre bainatu ahal izango da, baina kontuarekin.

Karabela portugaldarraren hiru ale edo gehiago atzemanez gero, are Santa Klara uhartean ere, bandera gorria eta marmoken marrazkia daraman bandera jarriko dira azpieremuan, eta debekatu egingo da hor bainatzea. Megafoniaz mezu hau zabalduko da: "Marmoka arriskutsuak dabiltza hondartzan eta debekatuta dago bainatzea"

Protokoloak dio, karabela portugaldarraren 15 ale edo gehiago begiztatuz gero, hondartzak bainurako erabat itxi ahal izango direla. Kasu horretan, bandera gorria jarriko da hondartzetan, bai eta marmokaren marrazkia duen bandera ere, eta debekatuta egongo da bainatzea. Megafoniatik horren berri emango da. "Marmoka arriskutsuak dabiltza hondartzan eta debekatuta dago bainatzea".

Beste kasu bat ere jasotzen da: karabela portugaldarrak ordubetean pertsona bati edo biri heldu badie eta espezie horren ale bat baino gehiago begiztatu bada, hondartza osoan jarriko dira bandera gorria eta marmoken logoa duen bandera, eta debekatu egingo da bainatzea. Megafoniaz mezu hau zabalduko da: "Marmoka arriskutsuak dabiltza hondartzan eta debekatuta dago bainatzea".

Protokoloak ezartzen du bi orduz behin ebaluatuko dela egoera, eta, horren arabera, banderak aldatuko direla, ala ez. Hori bai, bandera gorritik ez da berdera pasatuko zuzenean; lehenik bandera horia jarriko da.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE