Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2021 AZA 03

DONOSTIAK GABONETAKO ARGIZTAPEN INDARTUA PIZTUKO DU AZAROAREN 26AN

Producto Producto Producto Producto Producto Producto

Datorren ostiralean, azaroak 26, Gabonetako argiztapena piztuko da eta aurten hiriko auzo gehienetako 110 kale, plaza eta biribilgune argiztatuko ditu.

Egun hauetan, kaleetan egiaztatu da apaingarri eta argi-arku asko jarrita daudela, eta datozen asteetan lan hori errematatu egingo da. Garapen Ekonomikoko zinegotzi Marisol Garmendia sozialistak adierazi duenez, “aurten ahalegin handia egin dugu gabonetako argiztapena hobetzeko, pandemiaren ondoren normaltasun apur batean ospatzen ditugun lehenak garelako, eta horrekin merkataritza eta ostalaritza suspertzen lagundu nahi dugulako, batez ere osasun-krisiak eragindako mugak pairatu dituztelako. Jendea Donostiara eguberriez gozatzera etortzea nahi dugu, egun hauetan ere oporretako helmuga izatea.â€

Garmendiak adierazi duenez, Gabonetako argien inbertsioa 410.000 eurokoa da (BEZa barne), 2019an baino %4 gehiago eta 2020an baino ia bi aldiz gehiago, urte horretan pandemia bete-betean ospatu baitzen Gabonak. Donostiako Sustapenak Donostia Shops plataformaren laguntza ekonomikoa du hiria girotzeko eta argiztatzeko.

Nobedadeen artean, Zurriolako zubiko farolen argiztapena, Alde Zaharreko edo Loiola kaleko hainbat kaletako argien sabaiak, Easo Plazako argien pergola, Konstituzio Plazako liburutegiaren eraikinaren argiztapena, Antso Jakitunaren hiribideko zuhaitzetan jarriko diren argiak, Alderdi Ederreko eta Katalunia Plazako gabonetako bola, Pio XIIko Plaza eta Maria Cristina hotelaren fatxadan eta beste elementu batzuk.

Atrakzioei dagokienez, 36 metroko noria Alderdi Ederrera itzuliko da, karrousel izei bat Cervantes plazan jarriko da eta noria txikiago bat autobus geltokian jarriko da, Gabonetako azokaren ondoan.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE