Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÍN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN

BERRIAK

2025 MAR 07

DONOSTIAK EKOHONDARTZEN BANDERA BERRETSI DU CASTELLÓN

Donostiako hondartzak hiriaren irudi dira, eta kudeaketa-eredu gure herriko kostaldeko toki askotan.

Castellón egin den Hondartzen Nazioarteko XXIII. Biltzarrean, Donostiako hiru hondartzek ekohondartzen bandera lortu dute berriz ere. Bandera horrek ziurtatzen du hareatzak ondo kudeatzen eta garbitzen direla, uren kalitatea eta ingurumen-politika egokiak direla eta hobekuntzak egin direla hondartzetan erabiltzaileei ematen zaien zerbitzuan.

Hondartzetako zinegotzi ordezkari Carlos Garcíak nabarmendu duenez, “Donostiako hondartzetako zerbitzuen eta garbiketaren kalitatea berresteaz gain, aintzat hartu da sorospen-zerbitzurako ontzi motordun bat erosi izana ere. Hain zuzen, udan ontzi hori ez bakarrik erabili da bainularien larrialdiei erantzuteko, baizik eta baita karabela portugesen eta beste marmoka batzuen aurrean jarduteko ere. Horrez gain, sorospen-zerbitzuak artatzen dituen pertsonen pribatutasuna gordetzeko babes-pantailak erosi izana ere nabarmendu da Castellón egindako biltzarrean”.

Era berean, kontuan hartu da Kontxan eta Ondarretan bainulariak hobeto ikusi eta babesteko baliza berriak jartzeko prozesua amaitu izana, bai eta Zurriolan hondartzako erabiltzaileen eta surflarien arteko bizikidetzari buruzko argibideak dakartzan informazio-liburuxkak banatu izana ere.

Aurten, gai hauek eztabaidatu dira Castelloko biltzarrean: klima-aldaketak itsasertzean dituen efektuak eta ondorioak, kostaldea behatzeko eta zaintzeko erabiltzen den teknologia, eredu turistikoak eta horrek kostaldean duen eragina, hondartzetako espezie inbaditzaileak (algak, marmokak...), arrainen ustekabeko etorrera masiboak, eta salbamenduarekin eta sorospenarekin lotutako kontuak. Aldi berean, Castellóngo hareatzan makineriari eta teknologiari buruzko erakusketa bat egin da.

Donostia izan da erakunde horren biltzar gehien egin den hiria, 1985ean, 1987an, 1989an eta 2017an, eta bil daitezkeen ekohondartzen bandera guztiak bildu ditu

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE