Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2024 MAI 22

DONOSTIAK BERE LEKUA BERRESKURATU NAHI DU PILOTAREN MUNDUAN

Donostian pilota bultzatzeko plana da Donostia Pilota. Donostia Kirolak gidatu eta koordinatzen du programa hau, eta pilotaren eragileak biltzen ditu, lankidetza egonkorreko esparru batean, gure kirolaren nortasun-ezaugarrietako bat sustatzearen alde elkarrekin lan egiteko.

"Helburua da Donostiak bere lekua berreskuratzea pilotaren plaza nabarmen gisa. Horretarako, Donostia Kirolak aliantzak ezartzen ditu sustatzaile, klub eta elkarteekin, baita Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioarekin ere, bakoitzak bere kirol-proiektua hobetu eta zabal dezan, Donostian pilotarako proposamen berriak eginez ", adierazi du aurkezpenean Iñaki Gabarain Kirol eta Bizitza Osasungarriko zinegotzi ordezkariak.

"Asmo handiko plana da, begirada estrategikoa duena, kirol honen alderdi guztiak hartzen dituena", azpimarratu du Gabarainek. Pilota profesionala eta federatua, esku-pilota eta erreminta, prestakuntza, emakumeen pilota, klubei laguntzea, ikastetxeetan pilota sustatzea, ekitaldi eta lehiaketa berriak bultzatzea, pilota egokitua eta Atano III.a frontoiaren dinamizazioa eta erreferentzialtasuna dira plan honen beste hainbat lan-ildo, 80.000 euroko aurrekontua dutenak.

Lehen fase honetan, Donostia Pilotak bereziki esku-pilotan jartzen du arreta, baina, berehala, erremintaren erronkei eta beharrei ere helduko die, baita publiko berriak sortzeari eta instalazioak hobetzeari ere.

Plana, gainera, sustapen-neurri zehatzekin aurkezten da, eragileekin batera landuta. Plan horren esparruan, Donostia Kirolak berrikuntza garrantzitsuak planteatzen ditu Donostiako pilotarentzat, hainbat sustatzaile eta kluben eskutik eta Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioarekin lankidetzan.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE