Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2021 URT 11

DONOSTIAK AIREAREN KALITATEARI BURUZKO PLAN BAT EGINGO DU EMISIO GUTXIKO EREMUAK SORTZEKO

Donostiako Udalak, Klima 2050 Planean jasotako helburuen barruan, Airearen Kalitaterako Klima Plana egingo du. Plan horrek, besteak beste, udalerrian emisio gutxiko eremuak sortzea aurreikusten du.

Marisol Garmendia Ekologia zinegotziak adierazi duenez, "Plan hau Europar Batasunak, Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak ezartzen dituzten lege-eskakizunen babesean egiten da. Ibilgailu motordunen zirkulazioa kudeatzeko tresna batez hornitzea ahalbidetuko du, emisio kutsatzaile gutxien dituztenak lehenetsiz eta Osasunaren Mundu Erakundearen gomendioen araberako airearen kalitateari eutsiz ".

Planak isurketa gutxiko eremu batzuk ezarriko ditu udal-mugartean 2023a baino lehen; data hori Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko Legeak ezartzen baitu epe gixa, eta oraindik izapidetze parlamentarioaren fasean dago. "Lege horren arabera, 50.000 biztanletik gorako udalerriek gas kutsagarrien isuriak arintzeko neurriak hartu beharko dituzte udalerrian, besteak beste, isurketa gutxiko gune horiek sortzea", adierazi du Garmendiak.

Hala, Gobernu Batzordeak onartzen duen plan horrek, plana egiteko 40.000 euroko aurrekontuarekin, 9 hilabeteko epean ezarriko du zer neurri zehatz hartuko diren, zein izango diren Donostian sortuko diren emisio txikiko eremu horiek.

"Administrazio publikoetatik gutxiago kutsatzen duten eta energia garbiagoak dituzten ibilgailuen erabilera sustatu behar dugu", azpimarratu du ekologia zinegotziak. "Mugikortasun iraunkorreko politikak indartu behar ditugu, eta hiriko kutsadura neurtzeko sistemak hobetu".

Planak beharrezko koordinazioa ezartzen du Mugikortasun eta Ingurumen sailen artean, emisio gutxiko eremu horiek sortzea ahalbidetuko duen esparru juridikoa, horiek ezartzeko estrategia eta kronograma zehazteko, eta hiriko etorkizuneko Mugikortasun Iraunkorreko Planerako oinarriak ezartzeko.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE